“Tartalariekin” elkartasuna

2011ko urriaren 27 an, Okzitaniako Tolosan, AHTren aurkako desobedientzia bultzatzen duen Mugitu! mugimenduko hainbat kidek Yolanda Barcina, Nafarraoako Lehendakaria tartakatu zuten. Madrilgo Auzitegi Nazionalak auzipeturiko lau pertsonen aurkako epaiketa azaroaren 18rako ezarri du, zigor eskaerak 5 eta 9 urte artekoak izanik. Gai hau amaitutzat jotzeko asmoarekin sinatu hemen.

Tartalariekin Elkartasun kanpainan 3 data bereziak daude:

  • Azaroak 12: Herriz herriko elkartasun ekintza eguna. Egun honetan, goizeko 10:30etan Bilboko Eusko Jaurlaritzaren aurrean. Leloa “AHT-TAV STOP – Tartalariekin Elkartasuna”
  • Azaroak 16 manifestazioa Iruñean. Bilbotik Joateko autobusa: San Nikolas elizatik aterako da 14:30tan. Apuntatzeko 94-4790119.
  • Azaroak 18 epaiketa Madrilgo Auzitegi nazionalean. Joateko Igande gauean Hiriburuetatik autobusak irtengo dira.

Informazio gehiago Kanpainaren web orrian: www.tavtazo.org

  • Twitter
  • Facebook