BBVA odolez zikinduta dago

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

7 urte daramazkigu BBVAren aurkako Plataforma BBVAren aurkako “aktibisten Biltzarra” deitzen, bankuaren Akziodunen Biltzarra dela medio.

Aurten ere, aktibistek BBVAren dirua odolez zikinduta dagoela irudikatzen duen ekintza aurrera eraman dugu. Aurten ere BBVAren aurkako Plataforma Euskalduna Jauregiaren kanpoaldean elkarretaratu da bankuaren finantza praktika arduragabeak salatzeko. BBVAk finantza egituraren baitan inolako etikarik gabe jarduten duen multinazional paradigmatikoa dugu: 2013 garren urtean BBVAk 3.077millioi euroko etekina jaso izan ditu, hiritargoaren gehiengoak krisi sakon batetan murgilduta dagoen bitartean. Bankuek aurrera eramandako  espekulazioak eragindako krisia, hain zuzen ere,  nahiz eta ondorioak  herritarrok ordaindu behar izan ditugun, fondo estatalen desbideraketa eta kaleratzeak medio.

KRISIA FINANTZIAR ESTAFA Krisi momentu hauetan, ez dugu ahaztu behar Banku eta Kaxek betetzen hari diren papera, eta hoien artean BBVAk, gauzatzen hari diren ehunako etxe kaleraketetan, oinarrizko eskubidea den etxebizitza duin bat izatearen gainetik pasatzen ari direlarik, etekin handiak izatearren. Bitartean, Bankuaren zuzendariak soldata lotsagabeak izaten jarraitzen duten bitartean. 2013eko maiatzaren 31ean Epaitegi Gorena BBVA zigortu zuen  senar emazte batzuei 291.488€ ordaintzera “preferenteen” erosketa eragindako kalteordainengatik. Pasaden urtarrilean, Bilboko epaitegi batek zigortu egin zuen berriz BBVA beste 68 pertsonei dirua itzultzera. ARMAGINTZA

BBVAren etekinak izaera sozial, ingurumeneko eta gizakiarekiko inpaktu handia duten megaproiektuetan duen finantza partehartzeari esker ematen dira. BBVAk, Estatu mailako arma fabrikazio eta exportazio aferetako lehenengo inbertsorea da. Urteak darama armagintza enpresa espainarren akzioduna izaten (zuzenki edo ez) hala nola Indra, Ibérica del Espacio, Rymsa, Inmize, Hisdesat eta CESCE. Baita munduko armagintza enpresa handienetarikoa, Boeing (lehenengoa), EADS (seigarrena) eta Thales (hamargarrena). Azkenengo urteotan BBVAk arma nuklearren produkziari ekiten dioten hainbat enpresen finantzatzailea izan da, etatubatuarrak, britanikoak eta frantzesak.

INGUROGIROA ETA GIZA ESKUBIDEAK

Beste alde batetik BBVAk ingurugiroaren suntsiketa eragiten duten proiektuak finantziatzen ditu. Hoietako proiektu asko babestutak dauden eta balio ekologiko handia duten lekuetan egiten dira. Aldi berean proiektu hauek ondorio bortitzak dituzte jasaten duten komunitateetan; bizi duten lekuaren suntsipena, beraien bizi moduaren galpena edota isurketengatik eragindako gaixotasunak besteak beste.

Ingurugirorako hondamendi handiak suposatu duten BBVAk finantziaturiko proiektu batzuk dira adibidez Ekuadorren OCPn(Oleoducto de crudo pesado) gertaturiko isurketa, Kurdistanen egin nahi den Ilisu presa (kalteak ingurugirorako eta bertan bizi diren 78.000 herritarren desplazamendua suposatuko du) edo Bio Bion (Txilen) eta Amazonian eraikindako urtegiak zeinek ingurugiroa eta bertan bizi diren herri indigenen bizitza kaltetu dute (herri sentiberenak kultural, sozial eta ekonomikoki).

LAN BALDINTZAK

Ezin dugu ahaztu BBVAk bere langileei inposatzen dizkien lan baldintza kaxkarrak, milaka lan postuekin amaituz eta gastuak murrizteko bere zerbitzuak azpikontratatuz. Langileen soldatak izozten ditu etekinak biderkatzen dituen bitartean.

PARADISU FISKALAK

Azken 20 urteetan, BBVAk, eroskeri, presio polítiko eta paradisu fiskalak erabiliz banku latinoamerikar asko bereganatu ditu, espainar neokolonialismoaren gorakada izugarria suposatu duen operazioa izan da eta bankuaren ustelkeria frogatzeko beste aukera bat.

GIZA ERANTZUNKIZUN KORPORATIBOA

Horretaz gain BBVAk diru mordoa gastatzen du kultura, hezkuntza, garapena eta ingurugiroari lotutako ekimenetan. Inbertsio hauek bere Erantzunkizun Sozialaren estrategiaren barnean sartzen dira eta beraien helburua bankuaren irudia garbitzea da, badakizue: kaleratzeak, armen sal-erosketen finantziazioa, etabar. Erantzunkizun Sozialaren estrategiaren barnean sartu ditzakegu: “Jakintzaren Mugak Saria”, bere hiru espezialitatekin: aldaketa klimatikoa, ekologia eta kontserbazioa, eta garapenerako lankidetza. Pasa den astean, BBVAk, berak kaleratzen dituen familiei 400 eurozko languntzak emango dizkie iragarri zuen.

“Etorkizuneko Balioak” hezkuntza programa beste adibide bat da. Azkeneko programa hau duela hiru urte hasi zen ezartzen eskoletan, 6 eta 14 urte bitarteko ikasleei hezkuntza finantzieroa emateko. Helburua BBVAk diruarekiko daukan ideologia helaraztea da: indibidualismoan oinarritutako ideologia bat, norberekeria eta diru-gosea sustatzen duen ideologia bat. Hezkuntza programa honek gaur egungo sistema ekonomikoaren legitimaketan du ardatza; gutxi batzuen onura lortzeko, gehiengoen pobrezian, explotazioan eta ingurumenaren suntziketan oinarritzen den sistema bat, alegia.

ERRESISTENTZIA

Guzti honen aurrean, BBVAren aurkako Plataforma, gaur eta urte guztian zehar kaleetan jarraituko du banku honek beren etekinak lortzeko erabiltzen dituen bideak aditzera emateko eta gerretan, miseriaren sorkuntzan eta planetaren hondamenean duen erantzunkizuna salatzeko.

Baita ere: El BBVA y la crisis que nos azota

  • Twitter
  • Facebook