Koke Ez koordinakundeak petrolio astunen aurkako mobilizazioetara deitzen du

petrohorror bituminosakMuskizen koke planta eraiki zutenetik  borrokak darrai. Orain are gehiago, hare bituminosen petrolioa koke plantan findatuko delako.

Maiatzaren 29an Kanadatik (Texaseko portu batetik) iritsi zen hare bituminosetatik ekoiztutako petrolioa, koke plantan finduko dutela. Egun horretan Ekologistak Martxan taldeak salatu zuen egoera, baina hemendik aurrera, findaketa dela-eta, Muskizeko biztanleentzako eta guztiontzako azken finean, egoera okertzen da, findaketa horrek izugarrizko kutsadura ekoiztuko duelako. Horregatik hurrengo ekainaren 28an elkarretaratze bat eta giza kate bat antolatu dituzte Meatzari Enparantzan, Muskizen-12:00etan.

Estatuko telebista kate batean, Muskizi buruzko programa berezi bat egin zuten. Bertan abokatuak dion bezala kutsadura areagotuko da: 700 tona gehiago. Eta horren asko bituminosen petrolioaren esker izango da.

Berriarekin zer ikusia duten beste batzuk:

  • Twitter
  • Facebook