DesobEKIentzia- Autoekoizpen energetikoa

Ekainaren 21ean Som Energia – Energia Gara Bilbok eta Mugarik Gabeko Ingeniaritzek hizlari ugari elkartu zuten, energia fotovoltaikoaren debekua desmitifikatzeko eta autokontsumoa bultzatzeko (bideoak beherago). Bertan aukera anitz ―legalak nahiz teknologikoak― eskaini zituzten autokontsumorako, hau baita energia ekoizteko eta kontsumitzeko era demoktatikoena, iraunkorrena eta ekologikoena.

Nahiz eta konpaini energetiko nagusienek etekin handiak atera dituzten energia berriztagarrien iturrien aldeko prima horietatik (5 konpainia energetiko handiek primen % 50 baino gehiago eskuratu dute), presioa egin dute konpainiok Gobernuak primak emateari utz ziezaion. Izan ere, garatu ziren ekoizpen-guneak euren kontroletik kanpo geratzen ziren. Energia fotovoltaikoaren prezioak oso lehiakorrak dira dagoeneko, eta jendea buruaskia izaten edo autoekoizten hasiz gero, % 40ko proportzioan bada ere, praktika zabaldu egiten bada, diru-sarrera handiak joango zaizkie konpainia energetikoei. Energia berriztagarriak energia garbiak dira, baina, gainera, energia DEMOKRATIZATZEKO aukera ematen dute.

Bestetik, etxebizitzen, lurzoruaren eta gas merkearen burbuilaren testuinguruan, zentral ugari eraiki ziren, batik bat, ziklo konbinatukoak, gehiegi, izatez. “Krisia” dela-eta, kontsumo energetikoa murriztu izana erantsi behar zaio horri. Iberdrolak Castejonen eraikitako ziklo konbinatuko zentrala hurreko adibide paradigmatikoa dugu, beste hainbatetan orrialdeotan aipatu duguna: 2012 osoan 2 egunez baino ez zen ibili izan. Baina egoera hori oso zabalduta dago: Iberdrolak bere zentraletako bat ixtea eskatu zuen, Cadizko Arcos de la Fronterako hirugarren taldea. Era berean, berriki kaleratutako txosten batean aitortu zuen gas-zentralak euren ahalmenaren % 7an zebiltzala lanean. Espainiako Estatuan instalatutako potentzia 120 GW ingurukoa da, eta energia-gailur historikoa 44 Gwkoa izan zen (2008ko udan).
a_003

Horretan datza, hain zuzen ere, konspirazio transnazional guzti hau: gehiegizko dimentsioaren eta berriztagarrien, autoekoizpenaren eta ekoizle txikien perspektiba txarren zioz galdutako etekinak eskuratzean. Aldi berean, oligopolio horren aurka dauden energia-kooperatibek (Som Energia – Energia Gara bezalakoek) zera proposatzen dute: familiek energia-ekoizpena, sarearen bidez ez ezik, autoekoizpenaren bidez lortzea, iturri fotovoltaikoei lehentasuna emanik.

Haiek azaltzen zutenez, propagandak eta transnazionalen zein politikarien mugimenduek eta Energia Fotovoltaikoaren Autokontsumoaren Lege Dekretuaren proiektuaren eztabaidak aditzera eman dute horrelako energia-mota garatzea debekatuta dagoela. Baina, adierazi zutenez, hori ez da lege-proiektua baizik: oraindik ez dago onartuta, eta agian ez da inoiz onartuko, baina kaltea egina dago.

Gainera, azaldu zuten energia-ekoizpenaren soberakina ezin zaiela dagoeneko transnazionalei saldu. Dekretuak, bestetik, “babes-bidesaria” mahairatu du, hau da, transnazionaletatik gastatzen ez den energiaren truke ordaintzea, beste inongo jarduera ekonomikotan gertatzen ez dena. Hori dela-eta, baratzeko tomateak ekoizten dituenari supermerkatukoak ordainaraztearekin konparatzen zuten. Bee elektrizitatea ekoizten duen eta, aldi berean, sarera konektatuta dagoen partikularrak 129 euro ordaindu beharko lituzke, batez beste, hau da, aurreztuko lukeen diruaren % 40. Horregatik autoekoizpenaren aurkako beste eraso bat dela ulertzen da.

Autoekizpenerako beharrezkoak diren plaken eta gainerako elementuen prezioak jaitsiz joan dira. Hartara, gaur egun oso merkeak dira. 2009An bakarrik, panel fotovoltaikoen prezioak % 50 egin zuen behera! 2011n prezioak % 30 apaldu ziren (gaur egun, panel fotovoltaikoaren prezioa 0,8 eurokoa da, Watteko; 2008an, prezioa 3,5 eurokoa zen).

Horregatik, Som Energia – Energia Garak, bere kooperatibarako bazkideak edo bezeroak ez ezik, autoekoizpenaren aukerak aztertzera animatzen gaitu. Adibidez, autoekoizpen fotovoltaikorako kit bat eskuratzea eta etxebizitza batean jartzea errazagoa da lehen brastakoan dirudiena baino. Horretarako aholkularitza eta gidaliburu txiki bat ere eskaintzen ditu, zalantzak argitzeko eta bakoitzak kit-ik egokiena aukera dezan. Kit errazak proposatzen dituzte, benetako eguzki-uholdea posible egingo dutenak- Jardunaldian hainbat adibide eta aukera mahairatu zituzten. Kit fotovoltaiko batek 300-400 € inguru kostatzen du. Autoekoizpen-kanpainari buruzko informazio gehiago aurkituko duzue hemen:
www.somenergia.coop/es/autoproduccion-solar

desolbEKIentzia.org

cropped-portada-desolbediencia-euskera

Sánchez Galánen harribitxiak (Iberdrolaren zuzendaria):

“Teknologia hauetatik eratorritako ekoizpena bertan behera utziko balitz, fakturak % 10 egin ahal izango luke behera.” (2013ko urriaren 14a)

“Ignacio Sánchez Galánek moratoria eskatu du energia fotovoltaikorako eta energia termosolarrerako” (2010eko apirilaren 28a)

“Ignacio Sánchez Galán (Iberdrola): argindarraren prezioak gora egingo du, zentral termosolarren eta fotovoltaikoen primak ordaintzeko” (2012ko martxoaren 24a)

Nahikoa da!

Klimaren aldaketaren aurka eraginkortasun osoz borrokatu nahi dugu. Irabazi ekonomikoen aurrean, planetaren eta pertsonen eskubideek lehentasuna izatea nahi dugu. Gobernuak, oligopolio energetikoaren aginduetara, sektore elektrikoaren erreforma onartu berri du, helburu bakarra lortu nahian: eredu energetiko kutsatzailea, arriskutsua, zentralizatua eta diru-xahutzailea indartu. Indartsuenak agintzen du, eta horrexegatik ez hanka eta ez buru ez duten neurriak ezartzen dituzte:

Gure fakturetako potentzia terminoa (finkoa dena) %63 garestitzen dute, kontsumoa zero izanagatik ere. Zertarako? Eraginkortasunaren eta aurreztearen aldeko neurriak ez daitezen hain erakargarriak izan.

Autokontsumo elektrikoa bideraezin egin nahi dute. Energia berriztagarria sortzeko instalazio txikiei laguntza ekonomikoak kentzea izan zen lehen urratsa, eta orain munduko erregulazio murriztaileena onartu dute, neurriz kanpoko bidesariak ezarrita, sarearekin kWh berdintzeko inolako aukerarik gabe, noiz eta orain, instalazio txikiak eginez elektrizitatea sortzea erabat bideragarria den une honetan. Berriztagarrien garapenari galga jarri nahi diote! Ez dute energia demokratizatu nahi!

Garai bateko instalazio berriztagarrien jabeei, sortutako elektrizitatearen truke hobariak jasotzen zituztenak, errematea eman diete. Pertsona horiek euren diru-inbertsioa egin zutenean Gobernuaren bermea bazuten ere, baldintza ekonomikoak atzeraeraginez aldatu dizkiete, nahiz eta euren dirua jarri zutenetik oso urte gutxi pasatu diren. Harrtara, elektrizitate garbiaren produkzioa ezinbestez porrot ekonomikora daraman jarduera bihurtu dute. Hori guztiori, Gobernuaren bermearekin, eta, Gobernuak atzera egingo ez duenez, instalazio horiek guztiak SAREBen (banku txarraren) eskuetara joango dira, oligopolioaren akziodun den SAREBen eskuetara. Gobernuaren berme osoa duen iruzur itzela.

Bideoak:

– Aukezpena (Jon Terés, Som Energia – Energia Gara Bilbo)

“Legediaren bilakaera” (Alvaro Campos, Som Energia – Energia Gara Bilbo)

[frame width=”560″ height=”315″ src=”//www.youtube.com/embed/kHs8vAEvLVc” frameborder=”0″ allowfullscreen]

“Instalazioen tipologíak” (Pablo Ausejo, Som Energia – Energia Gara Nafarroa)

  • Twitter
  • Facebook