AHTren aurkako mugimenduaren aurkako errepresioak darrai

AHTren aurka desobedientzia aldarrikatzen duen Mugitu! Mugimenduak salatu du Nafarroan azken hilabete honetan AHTren 47 aurkariri isun administratiboaren eginbidea zabaldu zaiela azpiegitura xahutzaile eta suntsitzaile honen erai­kuntza salatzeko Mugitu!ren bi ekintzatan parte hartzeagatik.P1010288
Zehatz­mehatz, isun horiek gutxienez 20.450 € suposatzen du­te, 3,5 milioi pezeta inguru. Isun administratibo hauek bi pro­testa ekintza ezberdinei dagozkie:
­ Batetik, 33 lagunek isun bana jaso dute Nafarroako Diputa­zioan egindako ekintza baten karietara. Izan ere, Yolanda Barcina tartakatzeagatik auzipetuekiko elkartasun ekintza batean bi aurkari lepotik kateatu ziren Diputazioko balkoian eta jende andana hurbildu zen ekintza ikustera. Gobernu Or­dezkaritzak 450 €ko isun bana bidali die 33 pertsona hauei zirkulazio trafikoa oztopatzea egotzita, Diputazioaren ondo­ko Sarasate pasealeku aldean Foruzaingoak balkoian zeuden bi aurkariak arrakastarik gabe nola askatu nahi zituen ikusten ari ziren bitartean.
­
Bestetik, jakin izan dugu Foruzaingoak beste 14 lagunen aurkako isun eginbide bat zabaldu duela aurtengo Martxoan Castejongo Tren Museoaren okupazio sinbolikoan parte hartzearen akusaziopean. Ekintza hartan AHTren ezarketak egungo tren zerbitzu batzuen desagertzea eta eskualdeetako geltokien galera ekarriko dituela salatzen zen. Irailaren 2an Tuterako auzokide batek deklaratu behar izan zuela ekintza hartan kalte delitu bat egotzita. Honek protesta ekintza hartan ez zegoela deklaratu zuen, Orion baizik, baina ala ere kalteak sortzea leporatu zizkiote, besteak beste, trenbideen galera, tren zerbitzuen desagerketa eta eskualdeetako gelto­kien itxiera ia ia segurua eraginen dituela salatzeko. Ekintza horretan ez zen inongo poliziarik azaldu eta ez zen inolako arazorik izan, are gutxiago, eraikinean inolako kalterik.
Odolhuste ekonomiko honen helburua oposizioa kriminali­zatzea da, azpiegitura honen aurka altxatzen diren ahots kriti­koak isilarazteko eta AHTren oposizioan zein jendartean eragin desmobilizatzailea sortzeko. Hain zuzen ere, AHTren proiektua inoiz baino eztabaidatuago dagoenean, eraikitzeko zailtasunak eta atzerapenak inoiz baino ageriagoak direnean eta azpiegitura honen arrazoigabekeria inoiz baino begibistakoagoa denean, isun zaparrada hau iristen da, AHTren oposizioa isilarazteko eta ekonomikoki itotzeko. Dirudienez, AHTren bultzatzaileen asmoa hondamendi ekonomiko eta ekologiko hau bururaino eramatea da, kosta ala kosta, eta erortzen dena erortzen dela; hori dela eta, ez dute zalantza izpirik erakutsi zigor ekonomiko
latz hau ezartzeko.

Ekintzaren bideoa (Eguzki Bideoak)
http://mugitu.blogspot.com.es

  • Twitter
  • Facebook