“Natura eta Bioaniztasuna” Programaren barruan, Bizizaleak Kultur Elkartea eta Ekologistak Martxan Bizkaiak, Bilboko Udalaren laguntzarekin antolatzen dute; Bilboko biriki berdearen zehar, -Artxanda mendia- ibilbide gidatua egingo da, balio naturalak ezagutzeko eta bertako arazoak azaltzeko.
- Eguna: Azaroak 22, larunbata, 9:30etan.
- Topalekua: “La Salve”ko zubiaren azpian, igoagailuen azpian.
- Ibilbidea: Bilbao – Pikotamendi – Artxanda – San Roke – la Ola – (euskotren) – Bilbao
Aurreikusitako itzulia 14:30ak aldera, Bilbo hirira. “La Ola”-ra heltzean Euskotrena hartuko dugu, Alde Zaharrera heltzeko.
Hamaiketakoa, euritakoa eta mendi botak eramatea gomendatzen da.
Informazioa eta izen-ematea: 944.790.119 / posta-e: cdocbizizaleak@ekologistakmartxan.org (izena emateko azken eguna, Azaroak 21, ostirala, 14:00ak arte).