AHT-ren aurkako giza-kate jendetsua Iruñean

Larunbat honetan (apirilak 11) 500 pertsonek parte hartu zuten  AHT Gelditu!, Sustrai Erakuntza eta Ekologistak Martxan Nafarroak antolatutako giza-katean, berriro proiektu hau gelditzea eskatzeko.

Argazkia: EKLINK

Argazkia: EKLINK

Sirena hotsa, musika beldurgarria, ke berde eta arrosa, koloretako globo luzeak. Txu-txu trenak Iruñeko kaleak zeharkatu zituen atzo abiadura handiko trena gelditzeko aldarria zabaltzeko. Sorgina, txorimaloa, eskeletoa, Super Mario Bross, igela, behia, eta baita Freddy Krueger ere. Ez zen inor falta. Izuaren txu-txu trena zen, hau da, AHTa, eta kalean pasieran zebiltzanak zirikatzen aritu zen. Izan ere, AHTaren proiektua gelditzeko eskatu zuten berriz ere Iruñean. Atzokoan, giza katea egin zuten. Sarasate pasealekuan hasi eta Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ondoren, Nafarroako Diputazioaren parera ailegatu ziren. Ehunka lagun bildu zituen protestak, eta AHTaren aurkako eta gizarte gastuaren aldeko oihuak bota zituzten.

Argazkiak: EKLINK

_MG_8485

Argazkia: EKLINK

_MG_8441

Argazkia: EKLINK

noaltavahtgelditu.blogspot.com.es

  • Twitter
  • Facebook