KLIMA ALDAKETAREN AURKA MARTXAN!

11888053_1677538305792493_6625141028923434995_nAzaroaren 30tik abenduaren 11ra arte ospatuko da Parisen COP21 Klimarako Gailurra. Gailur honetan gainera Kioton hartutako adosmenak berretsi behar dituzte. Beraz, 20 aldiz bildu dira gobernuak klimarako irtenbide bat bilatzeko. Ala ere, argi dago bildu diren bakoitzean ezer gutxi lortu dutela munduko agintariek. Bitartean egoera are eta larriagoa bihurtu da. Beraz, aski da hitzetaz. Benetako aldaketa behar du Planetak, edo leloak dion bezala: “Klima aldaketa ez, baizik eta sistema aldaketa”. Horregatik, orain mobilizatzeko garaia da. Erakundeek osatzen dituzten sareak duela asko martxan daude eta egun horietarako mobilizapenak antolatu dira. Baita haietara joateko ere bai. Beraz, denak martxan klima aldaketaren eta sistema honen kontra!logo-cop-21
Bilboko Aste Nagusiaren txosnak klima-aldaketa izan zuen irizpidea, hain zuzen Poloen urtzea, itsasoen igotzea eta Bilboren urpean suertatzeko arriskua.

Bilboko Bizizaleak-en Aste Nagusiaren txosnak klima-aldaketaren eraginez Bilbo urpean erakusten.11888093_1677537192459271_8867836520431532501_n

  • Twitter
  • Facebook