Garoñaren Kontrako Foroak energia nuklearra baztertu dezala eskatu dio Bilboko Udalari

Gaur, apirilak 26, Txernobylgo hondamendi nuklearraren 30. urteurrena betetzen den egunean, Garoñaren Kontrako Foroak mozioa aurkeztu du Bilboko Udaleko Erregistroan. Helburua biktimen oroitzapenean 5 minututako isiltasuna egitea eta udalak -energia nuklearra publikoki baztertu dezala eskatzea da. Ekimenak EH Bildu eta Udalberriren babesa izan du.

Gaur Txernobylgo istripu nuklear larriaren 30. urteurrena betetzen da, joan den hilabetean aldiz, Fukushimaren 5. urteurrena izan zen. 200.000 pertsonatik gora hil dira istripu hauen ondorioz, eta beste hainbestek gaixotasun larriak garatu dituzte, malformazioak, desplazamenduak…eta 680.000 milioi eurotako galera, momentura arte. Energia nuklearraren inposaketak arrisku larria dakar bai osasunerako baita ingurumenerako ere, onartzeko prest ez gauden arriskua, eta horrexegatik, Garoñaren Kontrako Foroak mozio bat aurkeztuko du BIMG-20160426-WA0002ilboko Udaletxeko erregistroan, bi helbururekin:

1) Hondamendi hauetako biktimen oraitzapenean 5 minututako isiltasuna egitea: 425 zentral nuklear daude oraindik ere martxan mundu osoan, beraz edozein momentutan errepikatu daiteke istripua berriro ere.

2) Udaletxeak manifestu bat sinatu dezala, enegia mota hau baztertzeko bere eskuetan dagoen guztia egiteko konpromezua hartuz: Garoña, Chernóbil eta Fukushimara dagoen distantziaren kartel oroigarriak jarriz, energia nuklearraren erabilerak dituen arriskuen eta dauden alternatiben berri ematea herritarrei, adibidez.

+MOZIOA IRAKURRI

  • Twitter
  • Facebook