La Huertakaren bideoa, Unesko Etxearen SOStenibles lehiaketan aukeratua

La Huertaka Bideoa

Maiatzaren 2ra arte bozkatu dezakezu ondorengo estekan

Ekologistak Martxanek sustatutako La Huertaka, Barakaldoko hiri ortuen ekimenak, Unesco Etxeak antolatzen duen SOStenibles lehiaketan parte hartzeko aukeratutako zazpi bideoen artean aurkitzen da. Lehiaketaren helburua, garapen jasangarria sustatzen duten tokian-tokiko proposamenei ohiartzuna ematea da eta 2.000€ko saria eskeintzen zaio proiektu irabazleari, bere jarduera garatu dezan.

La Huertaka Lutxana auzoa eta industrialdearen artean zegoen berdegune batean jaio zen. Bertan parte hartzen duten pertsonek egiten duten ahaleginak esperientzia aberasgarria bilakatu dute, herriaren jakinduria eta hiria eta naturaren arteko harremana berreskuratzen lagundu duelarik. Maiatzaren 2ra arte eman ahal diozue zuen bozka La Huertakari. Jasangarritasunean aditua den epaimahai batek aukeratuko du irabazlea, boto gehien jasotzen dituzten 5 bideoen artean.

 

  • Twitter
  • Facebook