Gipuzkoako talde ekologistek Belartza 2 indultrialdearen aurkako manifestua sinatu dute

Aurreko asteetan Belartzako Merkadonako sustatzaileek legearen kanpo  egindako jarduketen berri eman zuten publikoki ekologistek eta nola  udaletxeak salatutakoei  kasu arduragabea eginagatik

55395belartza-2jarduketa irregular horiek  natural  gune aberats batean  ingurumenari eragindako kaltea salatzera Ararteko, Fiskaltza eta Eusko Jaurlaritzara jo behar izan dugun ere.

Interes ekonomiko pribatuak legearen kontran  babestuz udal administrazioaren  pasibotasun eta konplizidade hau  salatutakoen  konplexutasuna  gainditzen duen  pretentsioak dituela xede uste dute naturzaleek, begiak ingurumenaren nahitako txikizio batean  jarrita  Belartza – 2 poligono berria erakitzeko (behin behineko onartzea oraindik izan ez duen  eta berriro ere, une honetan bertan, hiritarren bizkarrean  garatzen ari den  proiektua).

Makroproiektu honen ordenazioa ingurumen eta ekosistemen gaineko afekzioa ebaluaziorik gabe  aurrera eraman zenez, elkarte ekologistek urgentziko baloroazio bat egin dute lekuan garrantzizko balore naturalak identifikatuz, babestutako habitatak nahiz mehatxupean dauden  flora eta fauna espezieen agerpenak eremuaren  ingurumen-garrantzia goraipatzen duelarik.triturado+mendi+martxa+%2810%29

Gipuzkoako naturzale eta ekologista elkarteen kolektiboak  bat egin du gaur prentsaurreko batean manifestu bat igortzeko,hirigintza indiskriminatu eta sostengaezinaren bandera den   proiektu espekulatibo berri honen  informazioa publikoa egiteko:

GURE INGURU NATURALAREN DEFENTSAN MANIFESTUA:

BELARTZA 2 GELDITU

2009an Donostiako Udalak eta sustatzaile pribatu batzuek Belartza-2 industrigunea ordenatzea adostu zuten. Belartza-2 makroproiektua, 20 ha-tik gorako industrigunea (Anoeta estadioa halako 40) natur balio handiko inguruan, ezkutuan eta herritarron bizkarrera onartu zuten,  inolako gizarte eragilek natura babesteko inongo ekimenik abiatzea saihestuz.

Azkenengo asteotan salaturiko  obra ilegalak direla medio ( Belartza – harrobitik  ateratako harriekin  leku honetan bertan egindako  150.000m3 ko  betelan irregularra) eta  proiektu hau berrartzeko dagoen interesa  behin egiaztatuta,  manifestu honen sinatzaileok kalteturiko gunearen urgentziazko balorazio egin dugu eta balio natural esanguratsua aurkitu dugu bertan, tartean babestutako habitatak(haltzedia, hariztiak, belazeak…) eta mehatxupean dauden beste zenbait fauna espezie,hala Miru gorria (galzorian dagoen espeziea) edota Belatz handia (arraroa). Aipatutakoez gain, ferra saguzar mediterraneoak (galzorian) Belartza-2 proiektatuta dagoen inguruak elikatzeko erabiltzen dituela esaten duten aipamen historikoak daude. Bioaniztasunaren ikuspegitik ingurune honen garrantzia oso handia da eta hala jaso zen loteslea den 2010eko ekaineko “Hiria Antolatzeko Plan Orokorreko (HAPO) Ingurumen Garapenerako Txostenean”. Honegatik guztiagatik, manifestua sinatzen dugun elkarteok makro proiektu honek dakarren kaltea salatzen dugu eta ozen diogu Belartza-2 industrigunea eraikiko balitz balio natural, paisajistiko eta agrologiko handiko eremua suntsituko litzatekeela. Honek basa espezie askok bizitzeko beharrezko duten habitat eremu berezia neurrigabe murriztea ekarriko luke. Era berean beste natur ingurune bat suntsituta animalia askoren bizitokien zatiketa ekarriko luke, zeinak egunetik egunera ingurune naturalaren urbanizazioa dela eta, geroz eta isolatuago dauden. Ildo berean, nahiz eta bioaniztasun indize handiko eremua izan, etengabeko atzeranzko joeran den landazabala izango litzateke ekosistema kaltetuena. Honenbestez Belartza-2ren gauzapena, aipatu dugun Jasangarritasun txostenari ez ikusiarena egiten ez dion proiektua izateaz gain, estatuko Bioaniztasun Legearen edota  EAE-ko Natura Kontserbatzeko Legearen eta Europako Habitaten Direktibaren urraketa larria izango litzateke.

Zonalde  hau mugakide duen Unanue babestutako Gune Naturalean txertatu beharko litzatekeela defendatzen dugu eta horrela babestutako korridore ekologiko lokalen sarean sartuz Belartza- 2   makroproiektuak  zuzeneko  eremuan eraginak kontuan ez hartzeaz gain, inguruko guneetan zeharka sortuko dituenak ere nahita ez ditu aipatzen, zehazki   Donostiar guztion natur ondare den babestutako Landa Parkean. Badirudi, berriro ere, batzuen interes partikularrak interes orokorrari gailentzen zaizkiola. Enpresa handiek baliabide natural eta paisajistikoak espoliatzen dituzte atzera bueltarik gabe suntsituz eta hau dena, administrazio publikoaren laguntzarekin.

Eraikuntzaren negozio sostengaezinak amaitu egin behar du. Donostian hazkuntza iragarpen irrealen  eta interes espekulatiboen arabera suntsitutako eremu natural ugari dago.  Egun eremu horietako gehienak hutsik, azpi erabilita edota argitu gabeko etorkizunarekin aurkitzen dira, baina, eremu hauek urbanizatzeko egindako hondamendi naturalak ez du atzera bueltarik. Hala, ekosistema biziak zirenak hormigoizko desertu dira egun eta adibide garbienak Belartzatik 2-3 kilometrotara, Añorgan bertan luxuzko etxebizitzak egiteko suntsitutako eta hutsik dagoen Atotxa Erreka mendi ingurua eta Zubietan Eskusaitzeta, oraindik enpresa bat bera ere finkatu ez den Gipuzkoako industrigune handiena.

Honenbestez, manifestu honen elkarte sinatzaileok hurrengoa salatzen dugu:

– Belartza-2 eraikitzeak balio natural, paisajistiko eta  nekazal handi eta potentzial handiagoko eremu bat suntsitzea ekarriko luke. Belartza-2 eraikitzeak kalkulaezinezko balioa duen korridore ekologikoen txikizioa ere ekarriko luke.

– Belartza-2 eraikitzeak indarrean dauden erakunde desberdinen arauak urratzea ekarriko luke.

– Proiektu hau onartzerako garaian interes partikularrak lehenetsi ziren interes orokorren aurrean eta ez ziren ingurugiro irizpideak kontuan izan. Horren adierazle da ekosistema desberdinetan eragingo zuen kaltea ebaluatu ez izana, tartean korridore ekologikoena.

– Unanue Natur Gunea, Aisialdiko Landa Parkea dena eta zeinaren babes urbanistikoa beronen balio natural eta paisajistikoak babestean oinarritzen den, larriki eta atzera bueltarik gabe kaltetua eta mehatxatuta legoke Belartza 2 industrigunea eraikiz gero.

– Donostian industrigune berri bat eraikitzea zentzugabekeria hutsa da, eta are gehiago hirian  zaharberritu daitezkeen industrigune erdi hutsak edukita. Era berean, donostiako lurretan aurkitzen da Gipuzkoako industria poligono handiena izendatu duten Eskusaitzeta, zeinaren urbanizaziorako 70 ha natural suntsitu zituzten eta oraindik ere enpresa bakar bat bertaratu ez dena.

Aipatutako guztiagatik, donostiako hiritar eta talde ekologistetako kide moduan hurrengoa exijitzen dugu:

–        Belartza 2 poligonoa ez eraikitzea eta naturaren defentsan gune berezi hau babesteko beharrezko diren neurriak hartzeko prozesu administratiboak martxan jar daitezela.

–         Era objektiboan adierazitako balio naturalak kontuan hartuta, ingurune hau, korridore ekologikoen parte bezala, mugakide duen Unanue Natur Gunean txertatzea.

Amaitzeko Donostiako Alkate Jaun Eneko Goia Lasori eskatzen diogu manifestua sinatzen duten talde ekologistekin elkartzea.

BELARTZA-2 GELDITU, NATURA BABESTU!

NATURKON  (Gipuzkoako Talde Naturzaleak) :

EGUZKI – HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA – EKOLOGISTAK MARTXAN –  ITSAS ENARA OE – UGATZA OE- ARKAMURKA NT – HERRIO NT – MUTRIKUKO NT – LANDARLAN NT –  ZUMAIAKO NT – ONDARROA 12 MILIA –   ERKAXO NT –KATAMARRUA NT

  • Twitter
  • Facebook