Bigarren aldiz Ekologistak Martxan taldeak EkoZinemaldia (Zor Ekologikoa) antolatu du. Helburu nagusia kontzepto hau (Zor Ekologikoa) zakontzen jarraitzea da eta iazko arrakastarekin jarraitzea. Eta egia esanda, iaz zinemaldia egitasmoarekin hasi ondoren, aurten aukeratzeko filma ugari izan dugu eta zoritxarrez haietako asko kanpoan uzteko beharra izan dugu.
Hau dela eta aurten oso egitarau sendoa eta anitza daukagu, gai desberdinak eta egun ezinbestekoak direnak eskaintzen. Besteak beste petrolioaren bukaera eta honek petrolioren inguruan suertatu den sasi-zibilizazio honetan izango dituen ondorioak. (‘Crudo Despertar’, 2007, Suitza)
Baita egun polemika handia sortzen ari den gai bat: bioerregaiak. Paraguayeko dokumentalarekin batera, bertan parte hartzen duen ekintzaile bat izateko aukera izango dugu ere, pertsonalki gai honetan zakontzen aukera emateko.
Klima aldaketa ere izango dugu, baina ‘Ez-eroso egia’ bazterrean uzten beste eskaintzak dauzkagu, haien artean Niger ibaian nola eragiten duen azaltzen duen bat edo beste bat (‘Carbon connections’) nun gure energia eredua eta Brasilgo komunitate baten arteko eraginen harremanaren azterketa egiten da.
Urruneko zenbait leku ere ordezkatuak izango ditugu ere, zalantzarik gabe aurtengo edizioan Bougainvilleko uharte ezezagunaren experietzia bitxienetariko bat izanez (‘La revolución de los cocos’, 2000, UK). Bertan bertakoen Río Tinto Zinc enpresaren aurkako matxinada eta bere kobre harrobiaren aurka (munduko handiena), eta garatu zuten sustagarritasuna dira filma honen irizpide nagusiak.
Aurrekoan aztertu ez genuen beste fenomeno bat ere bornean izango dugu, hau da ‘basamortu berdeak’, edo zuhaitz bakarren landaketa erraldoiak, nun ekosistemarik ez dagoen. Hauek paper pasta (celulosa) egiteko landatzen dira edo karbonoa irensteko aitzikariarekin. Horretarako ‘Impactos de la forestación en Uruguay’ (Uruguay) eta ‘Lucha Quilombola’ (Brasil) eskeiniko ditugu.
Bestela gure lanaren izan den ezinbesteko zutabea jorratuko dugu: petrolioa, eta kasu honetan honen eraginak salatzeko eta borrokatzeko izan den erreferentziari buruzko ‘Toxico Texaco’ daukagu, Chevron Texaco enpresak AEBean izan zituen eraginengatik izan zuen epaiketa historikoa erakuzten. Baita Repsol YPFaren kontran Repsol Mata eta Guarapito Films’en ekoizpen ekintzailea.
Hauekin batera ere eta nahiz eta zuzenki zor ekologikoa ez izan baina honekin eragin handia daukana, kotxe kultura aztertzen duen ‘Lineas discontinuas’ izango dugu ere. Hau Ecologistas en Acción taldearen ekoizpen bat dugu, hain zuzen ere Isidro Jiménez ekintzailearen filma bat, Paco Segura eta Mariano Gonzálezen gidoian oinarritua.
‘Los Ojos cerrados de America Latina’ filma argentinarra izateko ohorea daukagu ere. Honek Eduardo Galeanoren ‘Latinamerikako zain irekiak’ liburuan oinarritzen da, Latinamerikako egoera eta ingurumen eta gizarte gatazka desberdinetan ibilaldi zabal bat burutuz.
Bukatzeko, beste filma arrakastaduna dugu, ‘Paisajes transformados’. Honek Edward Burtynsky argazkilari ospetsuaren laean oinarritzen da, Txinan industializatzeak izandako eragina islatzen.
Zenbait erakustalditan egun Euskal Herrian ingurumen arazo eta erresistentzia nabarmenena den AHTi buruzko laburmetraiak eskainiko ditugu. Egitasmo txikitzaile honek, lurraldean oso inpaktu bortitza izateaz gain, zor ekologiko handia sortuko du, abiada hori lortzeko behar duen energiarengatik. Era berean, hauek hemengo borrokak beste herrietakoekin bat egiteko aukera emango digu
Filmen artean ere haietako batzuk lortutako sariak aipagarria da. Bestea beste ‘Crudo despertar’, ‘Paisajes transformados’ edo ‘La revolución de los cocos’. Lehenegoa
Zurich saria, Renoko, Galwayeko, Bergeneko, Palm Beach, Catalunyako eta Coloradoko Mountain zinemaldikoak. Beste aldetik ‘PTk’ dokumetl hobearen saria Genien irabazik du eta baita Independent Spirit saria eta RiverRun, Sundance eta Toronto zinemaldiena. Eta azkenak FICA Ingurumen zinemaldia eta Brazil
BEMA – WWF eta Mar del Platakoak irabazi ditu.
Aurtengo eskaintzarako berriro ere hemen orain arte ezezagunak diren filmak bildu ditugu. ‘Paisajes transformados’ezik beste guztiak lehenego aldiz erakutsiko dira Euskal Herrian. Iaz bezala, Ekozinemaldirako filma bat (‘La revolución de los cocos’) bereziki itzuli egin dugu.
Aurtengo ekitaldirako eta ikusten duzuenez herri asko ordezkatzeko gauza izateak arrotzen gaitu asko. Baita ere oso ekoizpen profesionalak, ekintzaileenekin batera aurkezteak. Aurten ere, iaz gertatutako hiriei beste batzuk gehitu ditugu, hain zuzen Gernika, Arrasate eta Tolosa, eta honekin gure hirietan gertatzen den kultur eta ekintza monopolioa gainditzeko aurrerapasu bat ematen saiatu nahi izan dugu.