Ehiza garaian ehiztariak ez garenok naturaz gozatzeko eskubideak maiz urraturik ikusten ditugu. Ehizaldi edo batidetan mendian ibiltzen garenoi ehiztarien aldetik ez pasatzeko iradokizunak edo aginduak jasotzen ditugu sarri. Mendi lepoetan ere pagousoaren ehiza dela eta naturzaleoi gure afizioaz gozatzeko oztopoak jartzen zaizkigu.
Dirudienez, ehiza egiteko baimena ordainduta ehiztari batzuek pentsatzen dute mendian haiek bakarrik ibili ahal direla. Itxuraz, ganerako guztiak sobran gaude, molestatu egiten dugu. Alta, denok dugu, naturaz gozatzeko eskubidea, betiere natura errespetatzen. Nolabait ehizarekin loturik ehiza hesi edo hesi zinegetikoek gure urratsak nabarmen baino nabarmenago urratzen dituzte. Espainiako hegoaldeko paisajea itxituraz josita dago, mendia aberats batzuen esku dago eta guztion den fauna bahiturik dute. Burdinezko hesi horien barruan, ehiza nagusiko animaliak bizi dira —basurdeak, oreinak, orkatzak...—, abeltegi zabal batean balira bezala. Gero patrikak ongi betetako sasi ehiztariek asetuko dute bere odol grina pentsuz elikatutako basafauna akabatzen.
Zoritxarreko ehiza eredu hau gure mugetara ere ailegatu zen 1993an. Orduan Nafarraoko Gobernuak "Inversiones Teneo"izeneko enpresa bati Peñako hesia eraikitzeko baimena eman zionean. Egun, Nafarroan bi hesi ditugu, Sarriakoa (Gares inguruan) eta Peñakoa (Zangozatik hurbil). Peña izenarekin mendia eta egun hustua den herria( Aragoiko mugan garai batean oso kokagune estrategikoa izan zen) ezagutzen dira.. Peña, liburu gida guztietan azaltzen bada ere ez dago bere tontorrera ailegatzerik 863 hekareako hesi batek tontorreratzeko aukera mozten duelako. Eraiki zenetik lege urraketak ugariak izan dira. Batetik, Faunaren Legea ez da betetzen hesiaren beheko zuloen neurriak legeak agindu baina txikiagoak direlako. Ondorioz, ehizatu ezin diren animaliek (asko babesturik, basakatua edo azkonarra, adibidez) sarea zeharkatzeko trabak izaten dituzte.
Bestalde, hesiak ardibide bat eta GR1 (Bide historiko izeneko luzera handiko ibilbide bat) mozten ditu. Eraikitzeko baimenak, Ehiza Ordenazioaren Planak eta Ardibideen legak, alegia gai honekin zerikusia duten lege guztiek argi baino argiago seinalatzen dute bide publikoek babesturik egon behar dutela.. Hala ere, orain arte Nafarroako Gobernuaren jokaera oso epela izan da. Ohi denez, gure agintariak boteretsu gutxien aurrean belaunika eta gehienon eskubideak babestetik iheska ari dira. Jabeek mendizale eta ekologistok urte luze hauetan Guadia Zibila eta Ingurumen Departamenduaren aurrean jarritako salaketei entzungor egin diete. Bada egoera bidegabe hau aldatzeko garaia. Igande honetan mendi taldeak Peñara joango dira mendiak ezin direla pribatizatu aldarrikatzeko. Ea halako ekimenek balio duten hesia betikoz desegiteko.
Iruñea, 2005eko urriaren 17a
Juanma Hernandez Agudo Ekologistak Martxan - Iruñea
16. may Donostia y Galdakao
17. may Gasteiz y Elorrio
17. may 12:30 Gasteiz-Vitoria
18. may Basauri, Arrigorriaga, Zaratamo y Gasteiz
18. may 09:30 Sopelana - Plentzia
19. may Donostia
20. may Zornotza y Bilbao
20. may 19:00 Bilbao
21. may Durango, Galdakao y Usansolo
22. may Donostia y Durango
22. may 19:30 Bilbao
> Charla: "La Montañuela: Reparto semanal de verdura fresca ecológica sin intermediarios en Bilbao"
23. may Durango, Galdakao y Usansolo
24. may Bilbao, Donostia, Durango y Usansolo
24. may 18:30 Bilbao
25. may 12:00 ORDIZIA
26. may a 30. may 19:30 Bilbao, Donostia, Gasteiz, Iruña, Arrasate, Barakaldo, Gernika y Tolosa
27. may 19:30 Bilbao
29. may 19:30 Bilbao
31. may 10:00 Donostia

