Organizado por Ekologistas Martxan - Iruñea, y con la ayuda de AEK, la periodista Edurne Elizondo presentó su primer libro 'Itoitz, porlanezko gezurra' en el euskaltegi Iruñezar de Pamplona. Se juntaron unas 40 personas en el salón de actos del euskaltegi para escuchar la charla de Edurne, pero también para escuchar lo que tenían que decir los demás invitados; a saber, Gari Berazaluze (periodista y ex editor de Txalaparta), Iñaki Barcena (profesor de la UPV y miembro de Ekologistak Martxan), Unai Behrendt (miembro de Solidarios con Itoiz) y Aitor Balbas (geólogo).
Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Koordinakundearen azken helegitea atzera bota zuela jakin zen egun berean, Edurne Elizondok gogorarazi zuen baietz, Itoizko urtegia egiterakoan, bertakoen giza eskubideak urratu zituztela. Dani Untziti solidarioa gogora ekarri zuen, eta haren izeba, eta Gorraiztarrak, eta 20 urtez horma baten itzalpean baldintzatuta bizi behar izan duten guztiak, eta gaur egun urtegiaren arriskupean bizi direnak. Horiei guztiei eman die hitza Edurnek bere liburuan.
Edurneri liburua egiteko zergatik eskatu zioten esplikatu zuen Gari Berazaluzek, zergatik sortu zen liburua egiteko ideia. Artozki herrian sortu zen elkartasun mugimenduak bultzatuta sortu omen zen ideia hura. "Jende gehiena asteburuetan joan zen Artozkira, elkartasuna adieraztera", erran zuen Garik. "Baina gu joaten ginenean, han gelditzen ziren solidarioak, etorriko zenaren zain, den-dena emateko prest. Jende horren duintasuna liburu batean bildu behar zela pentsatu genuen". Emaitza ikusita, liburua ikusita, hori idazteko "pertsonarik aproposena" aukeratu zuela gaineratu zuen Garik. Iñaki Barcenak Itoizko urtegiaren kontrako borrokaren ikuspegi historikoa eman zuen. Euskal Herriko mugimendu ekologistaren historian hiru mugarri zan direla azaldu zuen: Lemoiz, Leitzaran eta Itoitz. "Lemoizen zentral nuklear bat egin nahi zuten, infernu bat itsasertzean, baina gelditzea lortu zen. Leitzarango autobia ez zen gelditu, baina harana pittin bat libratu zen. Eta, zoritxarrez, Itoizko urtegia ez da inondik inora gelditu, eta oso gauza zikina egin dute". Itoitz "nazioarteko arazo" bilakatu dela gaineratu zuen Barcenak, bai eta dimentsio hori ezin baztertuzkoa dela ere.
Itoitzekin Elkartasuna taldearen historia kontatu zuen Unai Behrendt solidarioak, nola 1995ean sortu zen taldea, urtegiaren kontra "zer edo zer gehiago" egin behar zela uste zutelako. Hori egiteko tresna ekintza zuzena, baketsua eta publikoa izan da. Orain arte, 80 ekintza baino gehiago egin dituztela gogorarazi zuen: obren aurkako ekintzak, erakundeen erantzukizuna salatzeko ekintzak, eta jendea sentsibilizatzeko ekintzak. "Gure esku zegoen guztia egin dugu", adierazi zuen Unaik. "Nik, behintzat, neure burua aski lasai dut egindakoarekin".
Azkenik, Aitor Balbas geologoak benetako geologia eskola eman zigun. Guztiok ulertzeko moduko azalpenak eman zituen urtegiak dituen arazo teknikoez eta Itoitzen dauden arrisku geologikoez. Azken asteetako lurrikarak ere aipatu zituen, nola litekeena den lurrikar horiek urtegiaren presioak sortuak izatea. Eta, bukatzeko, desio bat bota zuen: "Egunen batean, ziur naiz, urtegia bertan behera utziko dute".
Mahai-inguruko gonbidatu bakoitzak hitz egin eta gero, ikusleek galderak edo komentarioak egiteko aukera zabaldu zen, eta benetan aberasgarria izan zen entzuteko aukera izan genuena. Urtegiaren kontrako borrokan arrazoi asko erabili izan zirela aipatu zuen ikusle batek, eta erran zuen, akaso, hobe izanen zela arrazoi bakar batean jartzea indarra. Kontra egiteko arrazoiak gertakariek aldatu dituztela erantzun zioten mahaitik, eta orain badagoela aukera ona segurtasunaren alde eginez urtegiaren kontra egiteko. Ildo derrotistari aurre eginez, bertze ikusle batek gogorarazi zuen urtegia ez dela gelditu, baina bidea egiteko modua ere hagitz garrantzitsua dela, eta horretan makina bat gauza egin direla ongi.