Ekologistak Martxanek Bereizitako Materia organikoaren bilketa bultzatu nahi du Bizkaiko udalerrietan

Ekologistak Martxanek Jatorrian bultzatu nahi du. Guztiz beharrezkoa da lehen urratsa bezala, hondakin organikoaren bilketa antolatzea, hau baita zaborraren zatirik handiena. Bizkaian esate baterako hondakin organikoa zaborraren %43,86-a da. Zaborraren zati handi hau ez dago zertan suntsitu beharrik, berreskuratu daiteke ongarri bezala, gure herrian koniferen monolaborantza eta azpiegiturak direla eta, higadura haundia pairatzen duen lurra ongarritzeko. Argi dago Bizkaian eta Euskal Herri osoan ere, lurrak materia organikoaren gabezia duela. Gainera uste dugu hau dela modu bakarra zaborretako gaikako bilketan aurrera egiteko, azken bi urtetako %37-%38 portzentaietatik %70-%80-etako helburuara heltzeko.

Zaborren arazoa gainditzeko gakoa beraz, gaikako bilketa indartsu bultzatzea da. Bizkaiko herrietan birziklajea derrigortzeko neurriak hartu behar dira, gaikako bilketa mailak handitzeko helburuarekin. Hocartel para webrretarako ez dugu inolako bilketa sistema baztertzen, hori bai, helburua argia izan behar du: etorkizunean gaikako bilketa zabor guztien %80-ra heltzea. Bilketa sistema udalerriaren errealitateari egokitu behar zaio eta herritarren partehartzea bultzatu behar da, hau baita onartutako bilketa sistema ondo funtzionatzeko gakoa.

Materia organikoa banatuta biltzeko erabakia hartuz, tratatu beharreko zaborra, gaur eguneko zabor guztiaren %56,14-an geratuko litzateke, eta ehuneko horren zati handi bat birziklatu daiteke ere.

Materia organikoaren bilketaren egoera gaur egun ez da ona Bizkaiako herrietan eta bereziki ez da ona Bilbon, zailtasun handiak daude bilketa egitasmoak indarrean jartzeko.

Ekologistak Martxan-en partehartze kontzientea oinarrizkoa dela uste dugu, hau da herritarrok etika praktiko bat garatu behar dugu, ardura, erosotasunaren aurrean jarri behar dugu.

Kanpaina honen helburua herritarrak gai honen garrantziaz jabetzea da, haien parte hartzea guztiz beharrezkoa baita materia organikoaren bilketa ziurtatzeko.

Esandako guztiagatik, kanpaina hau antolatu dugu Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurugiro Sailaren laguntzarekin,kanpaina maiatzetik hainbat herritan burutu dugu iadanik (Trapagaran, Gallarta, Ortuella) harrera ona lortuz.

 Zero zabor kanpainari buruz informazio gehiago

  • Twitter
  • Facebook