BBVA eta Iberdrola zapaltzaileak

Ingurugiro krisi sakona eta larria bizitzen ari gara. Ura, energia eta elikadura bezalako onurak, espekulazio ekonomikoa bihurtu dira; eredu honen oinarriak  transnazional dira. Euskal Herrian  badaukagu adibide itzela : Iberdrola eta BBVA hain zuzen ere.

mani iberdrola 2txArrazoi guzti hauengatik Iberdrola, BBVA eta transnazional guztien aurkako egun berezia ospatuko da datorren urriaren 30ean Bilbon.  Iberdrolaren aurkako herri epaitegia ospatuko da Arriaga plazan. Jarraian, gaueko 20:00ak aldera plaza biribiletik abiatuz kalejira  Iberdrola dorreraino.

Aldarrikapen egun hau, “Ura, elikadura eta energia ez dira merkantzia” mintegiaren barne kokatzen da. Bertan, Brasilen eraikitako eta eraikitzen ari diren urtegiak (Belo Monte), zein Tehuantepec-eko parke eolikoak  eta  Euskal herriko azpi egitura kutsatzaileak (Muskiz Santurtzi) aztertuko dira besteak beste.

  • Twitter
  • Facebook