9. Ekozinemaldia

—–Martxoaren 23tik 27ra—-

Aurten, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Donostia, Irun, Iruñea, Lasarte-Oria, Leioa, Lizarra, Orereta, Tolosa eta Trapagaranen ez ezik, Azpeitia, Gernika, Getxo, Oiartzun eta Ordizian ere egingo da Ekozinemaldia. Beraz, inoiz baino leku gehiagotan.

Aukeratu dugun gaia petrolioari oso lotuta dagoen petrolio-erauzketa mota bat da, frackinga, alegia. Ekozinemaldiaren bidez, instituzioen eta petrolio-enpresen arteko sator-lanak salatu nahi ditugu. Azken urteotan garatu da frackinga, batez ere, Estatu Batuetan; eta, dagoeneko, bere eraginak oso ezagunak dira. Orain, hemen, munduko beste leku askotan bezala, benetako mehatxua dugu.

Aukeratu ditugun filmen artean, mugarri izan den Gasland filmaren bigarren zatia dugu.

Mehatxua hurbiltzen ari da, eta, aldi berean, filmak ekoizten ari dira, mehatxua gelditzen laguntzeko. Hori da hemen ekoitzitako Fractura, la maldición de los recursos filmaren kasua, edo Fracking Patagonia dokumentalarena ere, Argentinan  jasaten diren ondorioak salatzen dituena.
Pueblos acorralados por el gas Repsoli buruzko aditua den Marc Gavaldà-ren film berria da.

Nola ez, panorama ilun honetan proposamenak egon badaude: Transition Voices, petrolioaren ondorengo gizarterako bidea erakusten duena, edo Decrecimiento en un minuto laburmetraia.

Film ugari daude aurtengo eskaintzan, eta denak benetan onak eta interesgarriak.

Hemen dituzue ikusgai trailerrak:

Sinopsis

Etor zaitez 9. Ekozinemaldira!

ekozinemaldia banne3

Proiekzioak: orduak eta lekuak

  1. TRAPAGARAN
  2. TOLOSA
  3. ORDIZIA
  4. LEIOA
  5. LIZARRA
  6. OIARTZUN
  7. LASARTE
  8. IRUÑEA
  9. IRUN
  10. GETXO
  11. GERNIKA
  12. ERRENTERIA
  13. DONOSTIA
  14. BILBO
  15. BASAURI
  16. AZPEITIA
  17. BARAKALDO

Informazio gehiago:http://ekozinemaldia.blogspot.com.es/

  • Twitter
  • Facebook