SOStemible ANTZERKI LANA

S.O.S.TEMIBLE antzezlana sketch batzuek osatzen dute. Gaur egungo
errealitatearen parodia komikoa egiten dute aktoreek  gizakiak ditugun
barne kontraesanak muturreraino eramanez. Naturaren eta jendartearen
zapalkuntzara eramaten duen  boterea eskuratzeko grina aseezina era
expresionistan  marrazten dute aktoreek lekukotza gordin bezain errealak
plazaratzen dituzten bitartean. Parra eta negarra uztartzen dituen
zurrunbiloan murgiltzen gaitu S.O.S.TEMIBLEk.  Ongi etorri gure bidai
zirraragarrira!

DossierraKARTELA baja
  • Twitter
  • Facebook