Errausketaren Aurkako Mugimendua abian

Errausketaren Aurkako Mugimendua abian da. Pasa den Otsailaren 13an Zubietan  batzarra egin zuen eta 28rako martxa bat antolatu du  Añorga, Hernani, Usurbil, Zizurkil eta Lasarte-Oriatik abiatzen eta Zubietan amaitzen.
igandean denok Zubietara
Otsailaren 13an Zubietan Errausketaren Aurkako Mugimenduak batzarra egin zuen. Bertan Gipuzkoako hainbat herrietareko eragile zein herritarrak bildu ziren hainbat gaietaz hitz egiteko. Batzarraren ostean taldeko argazkia atera eta hedabideetara ohar bat bidali zuten, besteak beste, otsailaren 28an Zubietako “0 puntura” joango den martxaren berri eman zen: “Errausketaren Aurkako Mugimenduak martxa antolatu du otsailaren 28an Zubietara, zehatz-mehatz, Foru Aldundina erraustegia eraiki nahi duen parajeraino bertaraino”.

Ekimenaren bultzatzaileek ohartarazi dute errausketa arriskutsua dela ingurumenarentzat eta osasunarentzat. Sistema garestia dela ere ohartarazi dute, eta hor kokatu dute GHK-k tarifak %20 garestitzeko hartu berri duen erabakia. Errauste plantaren proiektua berriro bide bazterrean utz daitekeela uste dute antolatzaileek, eta behin betiko oraingoan.

Martxa hainbat herritatik abiatuko da eta parte-hartzaileak bidean topatzen joango dira (elkargune nagusiak Lasarte-Orian eta Zubietan egingo dira). Guztiak 12:00ak aldera Letabiden elkartuko dira, Aldundiak erraustegia eraiki nahi duen lekuan hain zuzen ere. Bertan argazkia atera eta  elkarrekin jaitsiko dira. 13:00ak aldera, Zubietako frontoian, martxa burutzeko ekitaldi xume bat egingo da.

Martxaren abiapuntuk, elkargunek eta amaiera hitzorduak:
08:00 Zizurkilen, plazatik.
08:00 Andoainen, merkatutik
08:30 Hernanin, Gudarien Plazatik.
09:30 Añorga Txikitik.
10:30 Lasarte-Orian, Okendo plazatik.
11:00 Usurbilen, frontoitik.
11:00 Zubietan, frontoitik.

Herritar zutabeen hitzordu bateratua
12:00 Zero puntuan.

ekimenaren Amaiera
13:00 Zubietako frontoian.

Errausketaren Aurkako Mugimenduak kaleratuta oharra:
idatziao13

  • Twitter
  • Facebook