Ekologistak Martxan Barakaldo ‘Zeu zara EITB’ sarietarako hautagaia Ingurumena kategorian

  • Euskal Irrati Telebistak Zeu Zara EiTB ekimena jarriko du abian Barakaldon, ‘euskal herri nabarmenetan ekarpena egin duten pertsona, elkarte eta asmoak saritzeko asmoz’.

  • Sariak sei sailetan banatu dira: elkartasuna, enpresa, komertziorik onena, pertsonaia popularra, ingurumenaren, herriko enbaxadorea.

  • Herritarrek bozka dezakete eta bozkatuenek saria jasoko dute uztailaren 13an, 19:30ean, Barakaldoko Antzokian izango den ekitaldian.

Barakaldon jarriko da abian Zeu Zara EiTB egitasmoa, eta, hain zuzen ere, bertan aurkeztu dute, gaur goizean. Ekitaldian, Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak, Amaia del Campo Barakaldoko alkateak eta Xabier Basañez BECeko zuzendari nagusiak parte hartu dute.

“EiTBk Barakaldo aukeratu du proiektua abian jartzeko –esan du Maite Iturbek–, oso herri indartsua delako, izaera berezi eta nabarmenekoa, jendetsua, eta gizarte eta ekonomia arloan bultzada handikoa. Berrasmatzeko, eta garapen, kultura eta kirol suspertzaile gisa gaitasun handia du. Horrez gainera, bizitzaren esparru askotan gailendu diren lagunen jaioterria ere bada”.

Sariak sei sailetan banatu dira: Zeu Zara Solidarioa, Zeu Zara Gure Enpresa, Zeu Zara Dendarik Onena, Zeu Zara Gure Kutuna, Zeu Zara Ingurumenaren Laguna, Zeu Zara Gure Enbaxadorea.

Ingurumenaren laguna saria

‘Zeu Zara Ingurumenaren Laguna’ sariak ingurumenaren, klima aldaketaren eta biodibertsitatearen zaintzaren errespetua islatu nahi du. Jendartea arduratzen duten gai horietan, datozen belaunaldiei mundu hobea uzteko lanean diharduten pertsona, elkarte edo enpresa sarituko du. Hautagaien artean Ekologistak Martxan Barakaldo, IZATE Ingurumen Elkartea, Roke Deunaren Elkartea, Gereziak Elkartea, CIHMA Ingurumenaren Zentroa eta Barakaldo Turista Alpino Taldea (GATB).

Sei sail hauetako bakoitzean bost hautagai proposatu dira, Barakaldoko herritarrek www.eitb.eus-en bitartez bozka eman dezaten. Bozkatuenak, jakina, saria jasoko du, uztailaren 13an, 19:30ean, Barakaldoko Antzokian izango den ekitaldian.

  • Twitter
  • Facebook