VI. Ekomartxa Euskal Herritik abiatuko da “Pedalei eragin planeta hozteko” lelopean

  • Ecologistas en Acciónek antolaturiko VI. Ekomartxak kantauriar kostaldea zeharkatuko du Bilbotik hasi eta Xixoneraino, uztailaren 16tik 30era bitartean.

  • Euskal Herrian, borroka antinuklearraren 40. urteurrena dela eta homenaldia egingo da (Lemoiz, uztailak 16) eta kostaldearen kutsadura industrialaren aurkako elkarretaratzea ere izango da (Petronor, Muskiz, uztailak 17).

cartela ekomartxaEcologistas en Acción konfederazioak eta Ekologistak Martxanek antolatzen duten Ekomartxaren VI. edizioak datorren uztailaren 16ean hasi eta 15 egunetan zehar kantauriar kostaldeko hainbat herri eta paisaia zeharkatuko ditu, uztailaren 30ean Xixonen amaituz. “Pedalei eragin planeta hozteko” lelopean, ibilbide honen helburu nagusia aldaketa klimatikoak gure kostaldean duen eraginaz kontzientziatzea eta jasangarria ez den hazkundea salatzea da, baita bertako balio naturalez gozatzea ere.

+KARTELA IKUSI

Ekintza aldarrikatzaileak

VI. Ekomartxa Euskal Herrian hasi eta bertan emango ditu lehenengo 3 egunak. Partaideak uztailaren 15ean iritsiko dira eta Bilboko Alde Zaharreko Ekoetxean leku izango duen ekitaldi baten bitartez emango zaie ongietorria.

Larunbatean, uztailak 16, ekingo zaio lehenengo etapari Bilbotik atera eta Lemoizera iritsiz. Bertan, Euskal Herriko borroka antinuklearrari homenaldia eskeiniko zaio 13:30etan, Lemoizen aurka, “nuklearrik gabeko euskal kostalde baten alde” lelopean duela 40 urte izandako lehenengo manifestazioa gogora ekarriz (Plentzia, 1976ko abuztua). Ondoren Bilboraino egingo dugu buelta, bertan gaua pasatuz.

Igandean, uztaileak 17, etapa ezkerraldetik zehar abiatuko da Muskizeraino. 13:30etan Petronor findegiaren aurrean, industria honek kostaldean eragiten duen kutsadura eta bestelako inpaktuen aurkako salaketa egingo da Anti-Coke koordinadorarekin batera antolaturiko ongietorri ekitaldia eta elkarretaratzearen bidez.

Ekologistak Martxanek parte hartzera animatu nahi du mundo guztia; ‘Lemoizeko zentral nuklearraren eraikuntza bertan behera uztea ahalbidetu zuen borroka ospatu eta oraindik ere bestelako arrisku nuklearrak (Garoñako zentral nuklearra bereziki) eta kostaldean eragin bortitza duten industria zein hirigintza jarduerak badirela gogora dezagun’.

Bizikleta egiteraua

Larunbata uztailak 16, 1º etapa: Bilbo – Lemoiz – Bilbo

9:00 Bilbo (irteera Arenaletik) – 10:30 Getxo – 12:00 Plentzia – 13:30 Lemoiz, zentral nuklearra (Euskal Herriko borroka antinuklearraren 40.urteurrena dela eta. Homenaldia) – 15:00 Gorliz (bazkaria) – 17:30 Gorliz (irteera) – 18:30 Sopela – 19:30 Bilbo (paseoa hiritik eta etapa amaiera).

Igandea uztailak 17, 2. etapa: Bilbo – Muskiz

9:30 Bilbo (irteera Arenaletik ) – 11:00 Barakaldo (hamaiketakoa Txoznetan) – 12:00 Portugalete – 12:30 Abanto-Zierbena (La Galdamesa bide berdea) – 13:30 Muskiz (Petronorren kutsaduraren aurka Anti-Coke koordinadorarekin bat) – 14:30 La Arena Hondartza (bazkaria).

Arratsaldean txangoa egingo dugu Zierbenara Superportuak ingurumenean dituen eraginak ezagutzeko.

Astelehena uztailak 18, 3. etapa: Muskiz – Laredo

9:00 Muskiz (irteera Meatzaritik) – 9:30 Pobeña – 10:30 Kobaron (Kantabriaruntz)

Ekologistak Martxan – Ecologistas en Acción

  • Twitter
  • Facebook