Ura bizitzarako, ez merkataritzarako

malkoa1URAren aldeko jarduerak:

>>>>>AURREKO JARDUERAK

Kanpainaren Irizpideak

miniport_h41

uraerakusketa

http://www.hirian.com/2014/04/09/un-derecho-fundamental-en-riesgo-de-privatizacion/

“Ura bizitzarako, ez merkataritzarako”

Lur planeta uretaz %71 osatuta dago – horretatik bakarrik %1 da edangarria.  Gizakiok %60 gara ura.  Ura ezinbestekoa da bizitzarako.  Ura ezinbestekoa da gizakientzako.  Ala ere gure jarrera aurkakoa da, gure menpean nahi dugu: ura bideratzen dugu, oztopatzen dugu, ixten dugu, pozoitu, eta bakarrik etekina lortzeko interesatzen zaigu, botiletan sartzeko, energia ekoizteko, beste herriekiko txantaje moduan erabiltzeko, etab . gota agua mundo

Gizakiok ingurumenekiko lotura galdu dugu eta berdin gertatzen zaigu urarekin. Ez dugu ura ulertzen bizitza eta ingurumenekiko lotuta. Beste gizakiekiko daukagun harremana ere uretan islatzen da: berdin zaigu norbaiti ura faltatzen bazaio guk etekina lortzen dugun bitartean. Berdin zaigu norbait kanporatua suertatzen bada ere bere lurraldean urtegi bat eraikitzeko.

Ur eskasia gero eta nabarmenagoa da mundu osoan: gizakien %15ek ez dute ur edangarririk eskura, bi mila milioi lagunek ez dauzkate bermaturik gutxieneko ur zerbitzuak, eta egunero 30.000 lagun inguru hiltzen dira ur faltarengatik. Uraren eskasiaren eragile nagusietakoak transnazionalak dira (Nestle, Coca-Cola, Pepsi…), ur kopuru handia behar dutela euren jarduera eta ekoizpenean, eta baita ere ura pribatizatu nahi dutelako eurek erabiltzeko edo saltzeko. Mundu Bankuak munduko urari 800 bilion dolarreko prezioa jarri dio.

Pertsonako eta urteko 200 litro ur botilatu kontsumitzen dira. Urtero Euskal Autonomi Erkidegoan 450 milioi litro ur botilatua kontsumitzen dira. Botila horiek ekoizteko 4000 tona petrolio erabiltzen dira (3000 kotxeren kontsumoa…). Horri dagokio 9000 tona plastiko hondakin. Ur-botila enpresa handienak: Nestle, Coca-Cola eta Pepsi dira. Botilatutako litro bat ur, txorrotakoa baino 200 aldiz garestiagoa da.    XX. mendearen bukaeran 50.000 urtegi eraiki egin dira munduko ia ibai guztiak eragiten. Ingurumenetaz gain, urtegiek 400 eta 800 milioi pertsona eragin dtuzte (eta hauetaz gain, kaltetuak suertatzen diren horrenbesteak baina horrela onartzen ez direnak) –  gizadiaren %10a! Urtegiek ere klima aldaketari eragiten dioten, baso eta oihanak urperatzerakoan, ustelketak metanoa eragiten duelako. Metano gasa CO2 baina askoz eragikorragoa da klima beroketan (25 aldiz). Alde horretaz, urtegi baten eragina ikatz zentral termiko batena baina handiagoa izan daiteke.

Munduko uraren %70 nekazaritzan erabiltzen da. Palma olioa eta  soja monolaborantzei ur kontsumo handia dagokie, eta beste ingurumen kalteen artean, ongarrien ondoriozko uren kutsadura ere bai.  Industrian %20. Etxe-kontsumoari %10 dagokio. Gure ibaiak oso kaltetuak daude gizakiaren eraginez, eraikuntzaz eta kutsaduraz. Ez dira ez euren ingurumenak eta ezta ere euren beharrak kontuan hartzen. Arazoak daudenean (uholdeak, etab) azpiegiturak areagotzen dira eta haiekin eraginak. Beste azpiegitura batzuk sistema hidrikoan eragin itzela daukate, adibidez errepideak, AHTa, etab.

Industria garaian, gure ibai eta errekak kloakak beazala ulertzen ziren eta pentsakera horrek oraindik darrai, ur kutsatuta itsasoratzen.  Industriaren eraginez, Barakaldoko Oiola urtegia Lindano pestizidaz kutsatuta dago. Urtegi honen ura etxe-kontsumorako erabiltzen da.

Ustiapen desberdinek (meatzaritza, petrolioa, nekazaritza, etab) uretan eragin handia daukate: alde batetik kontsumoan eta bestetik uraren kutsaduran. Ustiapen eta industria proiektu askok, haien ur erabilpenerako urtegiak behar dituzte. Azken mende erdian Nigerian 13 milioi upel petrolio baino gehiago isuri ziren, Prestigek isuritakoa baino 30 aldiz gehiago. Bertako landa-komunitateek edateko urik barik jarraitzen dute

Ur eta akuiferoen kutsadura eta azidifikatzea ingurumen eta pertsonengan dira meatzaritza metalikoarekin loturiko ingurumen arrisku handienetako batzuk. Kupre, zilar, urre eta bestelakoen ustiapenetan merkurio eta zianuro erabiltzen dira mineral hauek arkaitzetik ateratzeko, eta hauek garbitzerakoan, urarekin batera joaten dira lurrak, eta errekak eta akuiferoak kutsatzen. Ur kontsumoa da meatzaritza metalikoaren drama handietako bat. Guatemalako Marlin Meatokiaren Ingurumen Eraginaren Azterketak adierazten du meatokiak 250.000 litro ur erabiliko dituela orduro, familia nekazari batek 22 urtean kotsumituko duen kopuru bera.

Gasa ustiatzeko era berria den ahustura hidraulikoa edo frackingak eragin handia dauka ere uretan. Gasa ustiatzeko 600 kimiko baino gehiagokin nahastutako milioika litro ur injektatzen dira lurrean. Lurpeko urarekin nahasteko aukera izugarria da, eta isurketak gertatzeko ere bai.      dibujo grifo

Urak ere energia ekoizpenean garrantzi handia dauka. Alde betetik energia hidroelektrikoa ekoizteko (urtegien bitartez). Bestela, bai zentral nuklearrek bai termikoek (ziklo konbinatuak barne), erreaktoreak hoztutzeko ura behar dutelako. Honi dagokio ura berotzea (dagokion ingurumen eraginarekin) eta kutsatzea (nuklearraren kasuan, radioaktibitatea barne).  Euskal Herrian oinarritutako Iberdrola transnazionalaren elektrizitatearen %20,8 hidraulikoari dagokio (8.811 MW). Estatu espainolean urtegi asko dauzka, baina Brasilen ere bai (Baguari, Itapebi, etab) eta Teles Pires, Baixo Iguaçu eta Belo Monte proiektuetan ari da. Belo Montekoa munduko 3. urtegi handiena izango da Amazonian. BBVA beste aldetik, urtegi asko finanziatzen ditu, haien artean Ilisukoa (Kurdistan), Cerro del Aguila (Perú) eta aurretik bost Baker eta Pascuakoak (Txilen), El Cajón (México), Barra Grande eta Campos Novos (Brasil), etab.    Beste aldetik, Euskal Herrian izandako ingurumen gatazka handienetariko bat Itoitz urtegikoa izan zen. Oraindik bere eraginak hor dauzkagu, proiektu honek helbururik ez zeukalako, Nafarroako Urbidea asmatu zuten. Egun, hau da beste gatazka bat, ingurmenari eragiten diolako baina batez ere nekazariei eta nekazaritzan inposatzen dietelako. Beste gatazka bat handitu nahi duten Esako urtegia daukagu, eta honek, Itoitzeko urtegiak bezala, sekulakoa eragiten diola geologiari eta urtegia eusten duten maldeei.