Calendar

Apr
13
Sat
Asanblada (Bilbo) Bizkaiko Ekologistak Martxan taldearen Asanblada. Oraina eta etorkizuna.
Apr 13 @ 10:00 – 14:00

Datorren apirilaren 13an, larunbata, Bizkaiko Ekologistak Martxan taldearen Asanblada egingo dugu Bilbon, ‘Oraina eta etorkizuna‘ lelopean.

Topaketa honetan erakundearen egungo egoera errepasatuko dugu eta bere etorkizunari buruzko hausnarketa egingo dugu, Ekologistak Martxan optimizatu eta indartzeko helburuarekin. Parte hartzera animatzen zaituztegu. Kartelean batzarraren ordutegia ikus dezakezue.

Dena ez da eztabaidatzea izango 😉 Goizean zehar, hamaiketakoa egingo dugu eta pintxoak eta ardoa dastatuko ditugu (motorrak martxan jartzeko) eta bazkari on batekin itxiko dugu (arroza onddoekin).

Mesedez, konfirmatu etorriko zaretela mezu elektronikoz bidalez (bizkaia@ekologistakmartxan.org)  edo  Ekoetxera deituz (944 79 01 19). Horrela, aldez aurretik hobeto antolatu ahal izango ditugu batzarraren dinamikak eta, noski, janariak.

Zapatuan, hilak 13, ikusiko dugu elkar!