“Guía Anti-represiva. Derechos y libertades para la lucha social” gidaliburuaren aurkezpena.

When:
2016-02-18 @ 19:30
2016-02-18T19:30:00+01:00
2016-02-18T20:00:00+01:00
Where:
Ibaigane Kultur Etxea
Ibaigane Kalea
2, 48970 Basauri, Bizkaia
España
Contact:
Ekologistak Martxan-Sagarrak
944263769

12670851_570581896438949_4097206262396748011_nOtsailaren 18an, 19:30ean, Basaurin ibaigane kultur etxeko liburutegian, Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataformako zenbait ordezkarik “Guía Anti-represiva. Derechos y libertades para la lucha social” gidaliburua aurkeztuko dute.

Sagarrak plataforma horren partaide da beste hainbat kolektiborekin batera. 2015ean zehar, plataforma horrek, argi azaldu du zenbait lege-aldaketaren aurkako bere jarrera; hain zuzen ere, gogor salatu ditu Kode Penala berritzeko erreformak eta Herritarren Segurtasunerako Lege berria (“Mozal legeak”), eta behin lege-aldaketa horiek indarrean sartu direla, tresna bat eskaini nahi diegu herritarrei lege horiek hobeto ezagutzeko eta beren buruak babestu ahal izateko, haien eskubide zibil eta politikoen jardunean. Obran bertan diogunaren arabera:

Gidaliburu hau kolektiboetako nahiz gizarte-mugimenduetako militanteei eta ekintzaileei ez ezik, herritar oroiri zuzendua da, eta, bereziki, poliziaren pate-hartzeen aurrean ahulenak diren sektoreei, hala nola papergabeko migranteei, gizarte-bazterketa pairatzen duten pertsonei, etab. Bilatu dugu, aholku juridikoak emateaz gain errepresioari aurre egiteko aholku praktikoak eskaintzea, ikuspegi psikosozial batetik eta sektore horiekiko elkartasunetik.

Elkarlanaren emaitza da gidaliburua; hain zuzen ere, zenbait abokatuk psikologo batek eta gizarte-hezitzaile batek landu dute elkarlanean. Gidaren bidez gaur egun bizi dugun egoeraren aurrean gizarteak behar duen autodefentsa legal eta norberaren babesaren beharrei erantzun ahal izateko landu da. Helburu horrekin landu du Gida hau Plataformak, eta herritarrei aurkeztu nahi die idazki honen bidez azaltzen den aurkezpen-ekitaldian.

HERRITARREN KRIMINALIZAZIOAREN AURKAKO PLATAFORMA

  • Twitter
  • Facebook