X. Ekozinemaldia: ekologia hizpide duen zine jaialdia

When:
2016-03-14 – 2016-03-20 all-day
2016-03-14T00:00:00+01:00
2016-03-21T00:00:00+01:00
Contact:
Ekologistak Martxan

KARTELA

Ekologistak Martxanek antolatzen duen Ekozinemaldiak, ekologia hizpide duen zine erakustaldiak, hamar urte betetzen ditu aurten. Urte guzti hauetan haundituz eta zabalduz joan den ekimen honen helburua, ekologia soziala jorratzen duten luzemetrai, dokumental eta laburmetraiak herritarrei gerturatzea da, gizarteak naturarekiko duen sentsibilizazioa sustatuz.

Zentzu honetan, aurten, aldaketa klimatikoaren gaia landu nahi dugu eta horretarako, EEBBak, Bolivia, Uruguai, Espainia eta Euskal-Herrian ekoiztutako proposamenak aukeratu ditugu.

Ohi bezala, Ekozinemaldia aste betez ospatuko da, martxoaren 14tik 20ra, eta 17 udalerritan izango dira emanaldiak. Gipuzkoan Donostia, Errenteria, Oiartzun, Irun, Ordizian, Tolosan eta aurten ere Ataun eta Seguran egongo da ikusgai;Araban Gasteizen ; Nafarroan aldiz Iruña eta Lizarran eta Bizkaian berriz Artea, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Leioa eta Trapagaranen ikusi ahal izango dira emanaldiak. EkoZinemaldi hau, Ekologistak Martxan elkarteko bolondresek eta erakunde lagunek (Zerrenda ikusi) egin dute posible berriz ere.

Emanaldiak jatorrizko bertsioan eskeiniko dira. Aurten euskerazko eskaintza ederra lortu dugu, alde batetik Ekologistak Martxan-ek ekoiztutako “Piztu aldaketa!” dokumentalarekin, eta beste aldetik erakundeak berak bereziki euskeratutako “Honek dena aldatzen du” filmarekin, mundu mailan ospetsua den Naomi Klein-en izenburu berdineko liburuan oinarritua. Sarrera doainekoa izango da orohar, baina aurten ere herri batzuetan egitarauaren barne filma komertzialak eskeiniko dira .

Informazio gehiago blogean Ekozinemaldia.

Laguntzaileak

Mugarik Gabeko Ingeniaritza (MGI/ISF)

EkoBaraka (Barakaldo)

Sagarrak (Basauri)

Txantxarreka gaztetxea (Donostia)

cineCCdonostia (Donostia)

Mikelazulo (Errenteria)

Desazkundea Gasteiz

Udondo Gaztetxea (Leioa)

Tolosaldeko Naturaren Aldeko Taldea

Hitza Kalean (Trapagaran)

Basetxegaztetxe (Trapagaran)

Goierriko Baratza (Ordizia)

y con la ayuda de los ayuntamientos de Basauri, Ordizia y Tolosa.

  • Twitter
  • Facebook