30 kilometro orduko,kale seguruago,atseginago eta osasuntsuagoen alde

Ekologistak martxan eta biziz bizi (Hiri Txirrindularien Elkartea) takdeak,hirietan abiadura mugatzearen aldeko kanpaina europearrean parte hartzeko konbitea luzatzen dute.Kanpaina honek estadu mailan hauzo elkarte eta talde ekologista batzuen laguntza du:Ecologistas en acción,Sgtop Accidentes,Andando,Conbici,Comisiones Obreras,Izquierda Unida Madrid,….besteak beste.

Bideko Segurtasunaren bigarren astean egun hauetan ari da egiten mundu osoan gogora erazteko,beste gauza batzuen artean,oinezkoak eta txirrindulariak babestu behar ditugula trafiko istripuetan.Nazio Batuek gogoratzen duenez, hori sahiesteho modurik eraginkorrena hirietan abiadura 30 km/h-ra murriztetea da.

30 km/h-ko abiadura muga jartzea, segurtasuna hobetzeko,kutsadura gutxitzeko eta garraio moduak hobeto erabiltzeko portaera ekonomikoa da. Neurri hori hartuz gero,trafikoa hobetzeko eta hirien auto-pilaketa arintzeko baliagarria litzateke,pertsonak beldurrik gabe mugitzeko ahalmena baliatuz.

Ekologistak martxan eta Hiri Txirrindularien Elkartea, biziz bizi taldeek, aipatutako muga hori Europar Batasuneko herrialde guztietan martxan jartzearen aldeko egitasmoarekin bat egiten dute. Hori bideratzeko asmoz, Europako beste taldeekin batera ,Europako Hiri Ekimena(EHE) bultzatzen ari gara. Hau beste tresna politiko bat da,milioi bat hiritarren sinadura bilketari ekin behar diogu,zazpi estadu kidetan gutxienez.Estatu Espainolean 50.000 sinadura bildu behar dira.Milioi bat sinadura lortuz gero arazo honi buruz legeztatzea posible izango litzateke.

Urtero 10.000 harrapatze baino gehiago gertatzen dira Estatuan eta hauetariko %92 hirietan izaten dira,RACE izeneko elkarteak azaldu duenez.Abiadura maximoa mugatuko balitz,kopuru hau guztiz murriztuko litzateke

Talde ahulenak oinezkoak -oro har umeak,persona nagusiak eta mugikortasun gutxiko pertsonak- eta txirrindulariak.

Esparru publikoen elementu nagusia oinezkoa da eta,aldi berean,bararekin batera ari diren garraiobide desberdinen aurrean ahulena ,trafiko istripuak gertatzen direnean. Hirietan egiten diren desplazamendu kopururik handiena oinez egiten ,dela kontuan hartzen badugu,datu honek nabarmen handiago hartzen du:Bilbon %58,9,Gasteizen %58.7 eta Donostian %42,5,Euskal Gobernuaren datuen arabera.

Bilbon desplazamenduen %10,2-koak,soilik,autoen bidez egiten dira.Kopuru txiki honen aurrean,ingurumenean sortutako arazoak larriak dira:zarata,gasen igorpena,autoen pilaketa,aparkalekuak,eta, oro har, gune publikoen okupazioa. Gainera,mugitzeko erak generoa du:oinez mugitzen diren gehienak andrazkoak dira.Ordea,autoen bidez gehien bat mugitzen direnak, gizonezkoak dira.

Abiadura murriztuz gero,zer lortuko genuke?

  • Istripu gutxiago eta larritasun txikiagoak: urteko harrapatutako persona kopurua murriztuko litzateke Bilbon eta lesioen larritasuna ere. Abiadura 50km/h-tik 30 km/h-ra gutxituz gero ,balaztatzeko bebar den distantzia laburragoa bihurtzen da, 53 m-tik 36 m-ra hain zuzen. Harrapatze batean hiltzeko posibilitateak %45-etik %5-era jaitsiko lirateke , 9 aldiz txikiago beraz.
  • Kutsadura gutxiago , airearen kalitate hobea eta CO2-ren igorpena txikiagoa: oinez edota bizikletaz egindako lekualdatze gehiagorekin eta autoen abiaduraren gutxitzearekin hirien airearen kutsadura eta berotegi efektuaren gasen igorpena murriztuko lirateke.
  • Zarata gutxiago: 30 km/h-ko abiadura mugarekin zarata maila 3 dezibel gutxiago izango da .Bilboko %80-ko soinu kutsaduraren kausa trafikoa da.Datu ofizialen arabera ,%74-ko biztanleria trafikoak sortutako 55 dezibeletik gorako soinu mailaren eraginpean dago.
  • Erregaien gastua eta energiaren menpekotasuna ere, txikiagoa: ibilgailuentzako erregaien kontsumoa gutxituko litzateke, eta honek dakarren finantza baliabideen aurrezpenak beste gizarte beharizanetan erabiltzeko aukera posible egingo luke,erregaien menpekotasuna murrizten den bitartean.
  • Autoen ilara eta pilaketa gutxiago: 30km/h-ko abiadura mugak trafiko iraunkor baten fluxua zihurtatzen du, ilara eta pilaketa gutxiagorekin.

Web orri batean (htt://es.30kmh.eu),kale seguruago, garbiago eta bizigarriagoen aldeko apustua egiten duten hiritarren sinadurak biltzen dira. Bilbon Informazioa zabaltzeko eta sinadurak biltzeko mahaiak jarriko dira. Sinadura hauek Europa mailan bilduko dira lege ekimena aurrera eraman ahal izateko.

Azkenik, eta kanpaina honi hasiera emateko, datorren igandean “Bizikleta Eguna” izango dugu, Bilboko Arenalean, goizeko 12etan hasiko dela.Ibilaldia hainbat kaleetan zehar burutuko da hiri seguruago,atseginago eta osasuntsuagoaren alde lelopean

  • Twitter
  • Facebook