Monsanto bioteknologia enpresa estatubatuarraren aurka protestatu dute milaka lagunek mundu osoan

Pasa den maiatzaren 26an Monsantoren aurkako eguna ospatu zen mundu osoan.
Bai horixe: mundu osoan garraxi batua Monsanto nekazal-industriaren aurka entzun egin zen:
mam27melbourneAmerikan: Estatu Batuetan (Los Angeles, Las Vegas, Washington, Miami, Columbus, Anchorage, Savannah, Asheville, Dallas, Sacramento, Portland, San Diego, New York, Cincinnati, Chicago, Olympia, San Francisco) eta Valparaiso (Txile), Buenos Aires (Argentina) eta Vancouver-en (Kanada). Australian Brisbanen eta Melbournen; Hegoafrikan Lurmutur Hirian; Asian Tokyon; Europan Munich, Edinburgh,  Viena,  Amsterdam, Londres, Paris eta S Petersburgon, Irlandan ere bai.
Monsanto-k genetikoki eraldatutako organismoak azokan eta ingurumenean bultzatzeko ardura dauka, batez ere pestizidak onartzeko gai direnak eta horrela, hauekin batera, pestizidak sartzen ditu eta bultzatzen ditu, deitutako ‘nekazal-paketeak’. Amerikako hegoaldean eta horrenbeste lekutan (Estatu Batuak barne) soja transjenikoa tonaka zabaltzeko errudun nagusienetariko bat da, ingurumen eta gizarte hondamena eta kutsadura (bai genetikoa bai kimikoa) eraginez. Duela gutxi ere Estatu Batuetan ‘Monsanto Babespen Araua’ onartu da konpaini honen alde, legebatzarkide bat milaka dolarrak ordaindu eta gero.mam16olympiaDemonstrators hold banners during a rally against Monsanto Co. and GMOs, in Valparaiso

  • Twitter
  • Facebook