Ingurugiroaren Nazioarteko eguna

 Ingurugiroaren Nazioarteko eguna

Ingurugiroaren Nazioarteko egunaren inguruan, hainbat jarduera eta protesta egingo ditugu. Ekologistak Martxanek  bi gai azpimarratu nahi ditu eta hoietan arreta jarri. Alde batetik Garoña, estatuko zentralik zaharrena berriz irekitzeko arriskuan dago; bestetik Fracking-a, Madrilgo kongresuak joan den ostegunean haustura hidraulikoa onartzen duen legea ontzat eman zuen.

Bi deialdi egiten ditugu Bilbo Hirian:

Goizean: 11:30 kontzentrazioa -Moyua plazan-“Garoña itxi orain . Nuklearrik ez hemen ez inon” pankarta lelopean.

logo Garoña

Arratsaldez: 19:00  Antzerkia-  Arriaga antzokia plazan. -” Fraking Ez- beste eredu energetiko bat posiblea da “Ekologistak Martxanen eskutik.

prohibido fracking

Mila bider Ingurugiroaren osasuna krisian dagoela salatzeko eta arazo hau funtsezkoa dela gizakiok duintasunez
bizi ahal izateko; anima zaitez! asmo oneko adierazpenak eta protestetan parte hartzera.

Zurekin askoz gehiago egin dezakegu!

  • Twitter
  • Facebook