Liburu aurkezpena: “Hil ala bizi Meatzaldean – Vivir o morir bajo las chimeneas”

Meatzalde Bizirik (Muskiz eta Abantoko AntiKoke Koordinakundea) taldearen “Hil ala bizi meatzaldean – Vivir o morir bajo las chimeneas” liburuaren aurkezpena (10€, 240 orri)
Maiatzak 7, Hikateneo, Bilbo
Muskiz

“Meatzalde Bizirik”talde ekologista 2007an sortu zen eta 7 urte hauek laburbiltzen dituen liburua duzu hau. Liburua 3 kapitulutan antolatuta dago eta hitzaurrea Pedro Costak idatzia da. Kapitulu bakoitzean herriak egin duen borrokako momentu ezberdinak biltzen ditu, hain zuzen ere Repsol-Petronorrek birfindegia eraikitzerakoan, birfindegia bera zabaltzerakoan, IGCC (termika) eraikitzeko saiakeran eta Coke Planta inposatzerakoan egindako gehiegikeria, abusu, erasoen eta erakutsitako larderiaren aurka egindako borrokan izandako momentuak.

Lehenengo kapituluak “Galdu genuena” garaiko ibarrararen eta birfindegia eraiki ostean desagertu zen ibarraren irudiak eskaintzen ditu, bai eta garai hartan kokatzen gaituzten aipamen historikoak ere.

Bigarren kapituluak “Herriak bere burua antolatzen du” Abantoko Plataforma Antitermikoak koordinaturik IGCC-ren eraikitzea galerazteko auzokideek egindako lana agertzen du.

Hirugarrena “Borrokak jarraitzen du” zenbait kontaera hunkigarriren bilduma da eta bertan instalazioen hurbileko pertsonek adierazten dute zer suposatzen duen tximinien eta kutsaduraren azpian jaio, bizi eta hiltzea eta zer dakarren gure funtsezko altxorren espoliazioa, hau da, gure ingurumenarena eta gure eta datozen belaundaldien osasunarena.

Kontaerek “Descosido”-ren marrazkietan dute inspirazioa, batzutan burlari, beste batzutan esperantzaz beteta eta gehienbat kritikoak Petronorri fabore egiten dien politikari eta instituzioekin. Kolorezko orriak, gure bizitzen gainean edonon agertzen diren tximini eta tankeen eraginez sortzen direnak. Garai batean padura ederra izan zen leku hartan, itxasoa zuela horizontean, ke eta suz betetako ikuspegi samingarria marrazten du bere lan-mahaitik.

Kontaerak, orohar, sentimendu sakonetatik eta orain dela urte askotatik askatu barik dauden emozioetatik sortzen dira, hala nola multinazionalen baterearen aurreko inpotentziagatiko amorru-oihuak, klase politikaren zabarkeria, gure herriaren eta osasunaren suntsiketa.

Liburua hau ordaintzeko dirubideak ez datoz ez inolakopetrolio-enpresa edo banku erakundetatik, pertsona askoren esfortzu eta elkarlanetik baizik. Hemendik, beraz, gure aitorpena eta eskerrona emanten diegu guztiei. Liburua saltzearen ondoriozko diru-multzoa argitaratzeak berak sortutakozorra kitatzeko baino ez da erabiliko.

  • Twitter
  • Facebook