Uraren inguruan jarduera gehiago: “Ura bizitzarako ez merkataritzarako”

malkoa11- Esa urtegiaren handitze lanen aurkako manifestapen izugarria Iruñean
1.1 – istripua gertzekotan inpaktuak erakusten dituzten bideo berria
1.2 – Fito Jiménezekin elkarrizketa, COAGRET saria
2 – Jarduerak Donostian –
3 – Oiola urtegiari buiruzko bideo berria
4 – Ekologistak Martxan Brasilen urtegiek kaltetuekin elkartasuna eta azken egoerak
5 – Bideo emanaldia: “Damocracy”: Ilisu urtegia eta Belo Monteri urtegien buruzkoa. Bilbo (Hegoetxea)

1 – Esa urtegiaren handitze lanen aurkako manifestapen izugarria Iruñean

Maiatzak 31, manifestazio handi bat egin zen Iruñean Esa urtegiaren handitze lanen aurka

yesaEsa gaurdanik husten hasteko eskatu dute ehunka herritarrek, manifestazioan

Berria egunkarian artikuloa

IRUÑEA. Ehunka herritarrek manifestazioa egin zuten atzo Iruñean, Esako urtegia lehenbailehen husteko eskatuz. Lasaitasuna bizitokia hutsarazi zutenetik urte eta erdi pasatu den arren, 25 milioi euroko gastua egin eta lur mugimenduek, hala ere, jarraitzen dutela azaldu zuten Esa + Ez Lanak Gelditu plataformako kideek. Urtegia handitzeko lanak uzteko ere eskatu zuten, egoerak okerrera egin ez dezan

Esako urtegiaren handitze lanei EZ, espekulaziorik EZ, arrisku onartezinei EZ, ingurumen hondamenari EZ!

Kronika: Ura – Nueva Cultur del Agua

1.1 – BIDEOA: istripua izanez gero uholdeek izango zuten eragina (arriskua areagotzen da urtegia handituz gero)

1.2 – Fito Jiménezekin elkarrizketa, COAGRET saria, bere ur kultura berri bat eta eta errekak defendatzeko karrera saritzen.

2 – Donostiako jardueren programa eta komunikatua

Maiatzak 31, ” Ura, Ibaiak eta Herriak” erakusketa San Telmo Museoa amaitu zen, jende asko erakarri duena, eta horrekin batera amaiera dator Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Ekologistak Martxan eta beste erakundeekin batera (GKE Euskadi, Prosalus, Cristina Enea Fundazioa Arrauning.com, etab) uraren inguruko jarduera-egitarau zabala. Azken larunbateko martxa eta Urumea jaitsiera bertan behera geratu ziren.

Hemen dago antolaitzaileek sinatutako manifestua:

“URA IZATEKO ESKUBIDE UNIBERTSALA” (PDF)

Ura bizitzaren oinarria da. Edateko ura eta saneamendua ezinbestekoak dira osasunerako, bizi ahal izateko, duintasunerako. Zoritxarrez, 900 milioi lagunek (ia hamarretik bik) ez dute edateko ura emango dien iturri segururik, 2.500 milioi pertsonek saneamendu zerbitzurik gabe daude (hamar lagunetik lauk ez dute komunik, ezta ukuilurik ere), nola arraio da posible gaur, orain, XXI. mende honetan? Uraren hornidurari eta saneamendu nahiz higiene ezari loturiko gaixotasunak direla medio, urtero milioika lagun hiltzen dira, umeak gehien bat (egunero 4.000 haur inguru). Egungo ura eta saneamendu mailan dagoen krisialdi larriaren oinarrian daude pobrezia, desorekak zein desberdintasunak, botere-harremanen arteko aldeak, eta elite batzuen dena merkaturatzeko eta pribatizatzeko joera eta grina.

Horri, gizarte eta ingurumen erronkak gehitu behar zaizkio, hala nola, gero eta azkarrago
gertatzen ari den urbanizazioa eta harekin datorren lurraren artifizializaioa, gorantz doan ur sistemen kutsadura, edo aldaketa klimatikoa, dakarren ur-baliabideen urritzearekin.
2010eko uztailaren 28an, Nazioen Batasunaren Asanblada Orokorrak, 64/292 Ebazpenaren bitartez, edateko ur garbia eta saneamendua izatea bizitzeko ezinbestekoa zela eta, ondorioz, oinarrizko giza-eskubidea zela espresuki aitortu zuen.

Aitzitik, zein urrun gauden hori betetzetik. Era berean, Milurtekorako ezarritako Helburuetara ez gara inolaz ere iritsiko. Baina okerrena da etorkizunean urarekin zerikusirik duten erronkak nabarmen areagotuko direla. Nazio Batuen Erakundeak mundu mailako ur-baliabideen garapenari buruz kaleratu duen txostenaren arabera 2050ean, gutxienez lau pertsonatik bat ur falta larria eta jarraitua duen herrialde batean biziko da.

Egoera larria bezain tamalgarri horren aurrean, beheran sinatzen dugun erakundeok aitortzen dugu:

1. Bizitza duinerako ura izatea ezinbesteko giza-eskubidea dela eta ukaezina.
2. Gizaki orori oinarrizko giza-eskubide hori bermatu behar zaiola.
3. Ura oinarrizko ondasuna dela, denona dela eta, ondorioz, ezin duela jaberik izan. Uraren kudeaketa publikoa izan behar duela.
4. Ur-ekosistemak onura ugari eta anitzak sortzen dituztela, esaterako uholdeen eragina leundu edota uren arazketa naturala.

Eta adierazten dugu:

Bai edateko ur garbia eta saneamendua izateko eskubideari, zeina nazioarteko politikagintzan erabateko lehentasuna izango den.

Erakunde sinatzaileak:
Euskal GKE koordinatzailea, Haritzalde Naturzaleen Elkartea, Prosalus , Papeles Tamayo , Arrauning.com , Cristina Enea Fundazioa, Ekologistak Martxan, Banda Bat (Guardetxea) Sodepaz, Adss, Kalkuta Ondoan, Mugarik Gabe, Alboan, Mugen gainetik, Tau Fundazioa,  Baltistan Fundazioa, Mundu Bakean, Behar Bidasoa.

3 – Oiolako urtegiari buruzko  bideo berria

4 – Ekologistak Martxan Brasilgo urtegiek kaltetutakoekin elkartasunean idatzitako eskutitza (PDF) – erakutsi zuk ere elkartasuna eskutitz berdina bidaliz!!
Brasilgo urtegiek kaltetutakoei buruz beste albisteak era bai: begiratu eredarazko bertsioan.Bandeiras-Não-Belo-Monte

Brasiletik aurreko albisteak HEMEN

5 – filma emanaldia + hizlaria

damocracyEkainak 12 osteguna, 19:30
Hegoetxea Taberna
C/ Medina de Pomar kalea, 9 ‘- IRALA, Bilbo
946 57 33 03 / hegoetxea@sindominio.net / www.hegoetxea.biz

Damocracy: Ingelesatik (“dam”: urtegia) eta grekotik  (“κράτος” (krátos): boterea)  Ilisuko (Kurdistan turkiar menpean – BBVAk finantzatuta) eta Belo Monteko (brasildar Amazonian – Iberdrolak parte hartzen du) urtegien kasuen eta erresistentzien arteko lotura egiten duen filma.

BBVAren aurkako Plataformak eta Ekologistak martxan-ek itzulita eta euskaratuta

  • Twitter
  • Facebook