Giza katea petrolio astunen aurka

Ekainak 28:  Petronor-en hare bituminosoen erreketaren aurkako giza katea

Meatzari Enparantzan, Muskiz (Bizkaia),12:00tan

petrohorror bituminosakHare bituminosen petrolio findaketaren aurkakoaurreko protesta Petronor-en

KAKA GEHIAGO MEATZALDEAREN GAINEAN (Coordinadora anti-Coke)

Petronor hasi da petrolio ez ohikoa lantzen, hare bituminosoak, Europan aitzindaria den proiektu gidari baten barruan, hala adierazi du Repsol enpresak. Indietako untxi moduan erabiliko gaituzte, ekonomia beti nagusi.

Zer dira hare bituminosoak?

Lehengai trinkoa da, beltza eta likatsua. Harea, buztina, ura eta bitumena (naslika modukoa, betuna) ditu osagai, aire zabalean eta estentsiboki ateratzen dena eta eraso larriak sortzen dituena. Kanadatik datoz. Petrolio-deribatu pisutsuena da. Petronor egokitu egin ditu bere instalazioak pisu handiko petrolio gordinak landu ahal izateko eta orain eboluzio horren amaieran ausartu egin da sustantzia horiek eraldatzen. Bereziki kaltegarria da osasunarentzat, sufre-deribatu asko eta nitrogenoa eguratsera jaurtikitzen dituelako; gainera, berotegi-eragineko gasak askatzen ditu, horregatik hain zuzen jarri da zalantzan Europan. Ur asko eta asko behar du prozesatzeko eta hondakin ugari sortzen ditu, hain zuzen ere coke-plantan amaituko dutenak.

Zeintzuk dira osasunarentzako arriskuak?

Betuna lantzen duten munduko eskualdeetan egindako ikerlanetan minbizi-tasaren hazkuntza egiaztatu da, faktorien ondoko aldeetan, arnasketa-gaixotasunen hazkuntza ere bai, asma batez ere, gaixotasun kardiobaskularra, bihotzekoak eta heriotza goiztiarra.

Kanada eta Europako talde ekologistek, Madrilgo Ecologistas en Acción eta Bilboko
Ekologistak Martxan taldeek, Petronorrera lehenengo itsasontzia helduko dela jakinarazi digute eta horrek ekar ditzakeen arriskuei buruzko informazioa eman digute. Bitartean, enpresak eta Eusko Jaurlaritzak -baldin eta jakinarazi bazaio- ez dute ezer ere esan. Ezarri al dizkio Ingurumen Sailak nolabaiteko neurri bereziak enpresari? Eman al zaie horren berri eraginpeko udalei? eta Osasun Sailak ez al dauka ezer ere horri buruz esateko?

Auzokideak coke-planta hasi zenetik naslika eta goma erre kirats bizia ari gara arnasten, boladaka. Ingurumen Sailak, ostera, “aire kalitatea ona dela” esaten du, adarjotze hutsa. Zer jotzen dute haiek ontzat? Zer neurtzen dute kontrol-kabinek?. Daramaten kontrolarekin hare-bituminosoen bir fintzea inolako arazorik gabe egingo du aurrera. JJ Imaz-ek, bitartean, sendotu egiten du Repsolek oparitu dion aulkia.

Nahikoa da, erakutsi behar diegu ez gaudela prest gehiago jasateko, bere eskuetan uzten badugu Europan kaka guzti horren portua eta kaka guzti hori lantzen duen birfindegia izango gara.

  • Twitter
  • Facebook