TTIP-ren aurkako mobilizapen arrakastatsua A-18an

IMG_7173

TTIPren aurkako manifa Bilbon

11128840_824859654216778_8533716436889353082_n

IMG_20150418_212242

Bilboko TTIPren aurkako manifaren amaiera

ttip50418194619_18707_1

TTIPren aurkako manifa Iruñean

 Nazioarteko TTIParen aurkako egunean 250 lagunen inguruan izan ziren Donostiako elkarretaratzean, 2000 lagun Bilboko manifan eta 500 Iruñekoan. Munduko 400 hiritan atera zen jendea TTIP EZ! esateko.

IMG_7135

TTIPren aurkako manifa Bilbon

TTIP-aren, CETA-ren, TISA-ren eta aldaketa librearen agenda korporatiboaren aurkako egun europar multisektorial eta deszentralizaturako eguna dugu gaur

Europako jendarte zibil, sindikatu, nekazari eta oinarriko ekintzaile taldeek, egun negoziatzen ari diren TTIP, CETA, TISA eta komertzio askeko beste hainbat tratatu geratzeko eta pertsonen eskubideak lehenesten dituzten politika komertzial alternatiboak bultzatzeko helburuarekin bildu gara.
Europar Batasunaren eta Estatu Batuen arteko Komertzio eta Inbertsioen Itun Transatlantikoa (ingelerazko sigletan TTIP) eta Europar Batasuna eta Kanadaren arteko Ekonomia eta Komertzio Integratuaren Ituna (ingelerazko sigletan CETA) dira komertzioa eta inbertsioak antidemokratikoki eta korporazio multinazional handien interes hutsera negoziatzen ari direnaren adibide adierazgarriak. Iritzi publikorako eskuragarri dugun informazioa gutxieneko izanik, lobby korporatiboekin gertatzen denaren alderantzizkoa da.
Itun hauek aurrera jarraitzen badute, enpresa multinazional handiek gobernuei arbitraje pribatuko tribunaletara auzitara eramateko eskubide esklusiboak izango dituzte, zeintzuek, legedi sistema nazionaletik eta europarretik independenteak izango diren. Gainera, araudi transatlantikoaren harmonizazioaren ondorioz, ditugun osasun eta segurtasun estandarrak gutxituko dituzte itun hauek eta herri zein gobernu nazionalen agintaritza ahulduko lukete frackinga eta transgenikoen erabilera bezalako praktika kaltegarriak prestatzeko. Oinarrizko zerbitzu publikoak murriztuak ikusiko dira, pribatizatzen ez dituzten bitartean, eta lan eskubide zein eskubide sozialak larriki okertuak.
Egungo eredu sozialaren desegitearekin doaz lotuak politika hauek eta  herstura, krisi eta ustezko lehiakortasuna gehitzearen beharraren izenean, oinarrizko zerbitzu publikoak pribatizatzera presionatzen dituzte.
Gaur, Europako kaleetan publikoki geure desadostasuna ikusarazten ari gara. Herritarrengana bideratuko dugu aipaturiko politikaren eztabaida, non, Batzordeak zein europar gobernuek prozesu honetatik at mantentzeko asmoa duten eta politika ekonomiko desberdinen inguruko geure kanpaina alternatiboak egingo ditugun.
Ingurugiro, demokrazia eta eskubide pertsonal zein sozialekiko ditugun kezkak geurekin partekatzen dituzten mundu guztiko pertsonei geure elkartasuna adierazten diegu. Europako, Estatu Batuetako eta Kanadako herritarrek beren ahotsa entzuteko jartzen duten energiarekin, TTIP, CETA, TISA eta antzeko beste itunak geratuko ditugu.

BORROKA HAU IRABAZ DEZAKEGU!
BOTERE MULTINAZIONALEN AURREAN BATERATUAK

  • Twitter
  • Facebook