Ekologistak Martxanek Zero Zaborra aldarrikatzen du Ingurumenaren Egunean

zero-zabor1Erakunde ekologistak Ingurumenaren Eguna ospatuko du ekainaren 6an. Hori dela-eta, konpostajeari eta etxeko hondakinetako materia organikoaren bilketari buruzko panelen erakusketa prestatu du 11:30etik aurrera, Bailen kalean, Arriagako Zubiaren ondoan. Era berean, txotxongilo-emanaldia ere egingo du, haurrak gai horrek duen garrantziaz jabe daitezen.

Aurten 43 urte beteko dira NBEk ekainaren 5a Ingurumenaren Eguna izendatu zuenetik. Gizakien eta Planetaren arteko harreman bidezkoagoak aldarrikatzeko egun bat da hau, areago, Pariseko Aldaketa Klimatikoari buruzko Nazio Batuen 21. Konferentziaren atarian gauden honetan.

Hori dela-eta, Ekologistak Martxan Bizkaiak gure hondakinei tratu egokia ematea defendatu nahi du, eta Materia Organikoaren Bilketa Organikoa Jatorrian egitearen aldeko apustua egiten du. Materia organikoa, etxeko zaborraren % 40, gutxi gorabehera, jatorrian bilketa selektiboa egin eta gero, konpostajerako erabilliko da, hori baita hondakinak kudeatzeko sistemarik iraunkorrena eta osasungarriena, eta Europar nahiz Espainiar araudiak ezarritako baloreen hierarkiari lotuen dagoena. Ekologistak Martxanen ustez, hori da bilketa selektiboa kualitatiboki, hau da, modu esanguratsuan areagotzeko modu bakarra, gaur egun bizi duen geldialdia (azken bi urteetan % 37-38an kokatu izan da) % 70 – % 80ko mailetara igotzeko, alegia. Bilketa selektibo trinkoa funtsezkoa da zaborrak arazo izateari utz diezaion.

Gainera, ingurune naturalaren kontserbazioari buruz Ekologistak Martxanek garatzen duen jarduerari buruzko panelak ere ikusgai jarriko dira.

Hau da Ekologistak Martxanek Bailen kalean, Bilboko Arriagako Zubiaren ondoan antolatu dituen jarduerak:

  • Ingurune naturalaren kontserbazioari, konpostajeari eta etxeko zaborraren materia organikoaren bilketa selektiboari buruzko panelen erakusketa.
  • Haurrentzako txotxongiloak.
  • Hondakinei buruzko ikus-entzunezko emisioa.
  • Konpost-banaketa eta kanpaina azaltzeko liburuxken banaketa.

Jarduerak:

  • Twitter
  • Facebook