Oiolako urtegiaren inguruko legeria betetzen ari ez dela salatu du Ekologistak Martxanek Uraren Kontseilu Nazionalaren aurrean

Lindane osagai kantzerigenoa topatu da hainbat bider Barakaldo eta Sestaoko udalerriak hornitzen dituen urmaelean.
Ekologistak Martxanek, Oiolako urtegiaren inguruko legea ez bete izana salatu du Uraren Kontseinu OiolaNazionalean, urriak 28an Madrilen izandako bilkuran. Barakaldo eta Sestaoko udalerriak hornitzen dituen urmael honetan Lindane osagai kantzerigenoa aurkitu da hainbat bider. Erakundeak, Europear Batasunak ezarritako norabidean irailean onartutako dekretua bete ez izana salatu du, bertan, “kontrol bat ezartzeaz gain, ekintza plan baten diseinua eta garapena” ezartzen baitziren ere. Zentzu honetan egiten duten eskakizuna zera da, Kantauriar Ekialdeko Plan Hidrologikoak neurri zuzentzaileak eta ekintza planak har ditzala barne eta “konpondu arte, osagai kutsakorrak ageri diren puntuetan ura giza-kontsumorako ez erabilgarritzat deklaratzea”.

Kontseiluan izandako parte-hartzearen testua

EKOLOGISTAK MARTXAN. URAREN BATZORDEA.

  • Twitter
  • Facebook