Petronorren zigorra positiboa baina eskasa

10356707_296833937157998_1728152752618274407_nHainbat talde ekologistak, Ekologistak Martxan tartean,  positibotzat jo dute Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak Petronor zigortzeko hartutako erabakia.
Hala ere, neurri eskasa dela argudiatu dute eta agintariei errekin fosiletan oinarriturik ez dagoen beste modelu energetikoa sustatzea eskatu diote idatzitako komunikatuan.

Isuna 2014ko ekainaren 21an Muskizeko San Julian auzoan izandako jario batengatik ezarri zaio Petronorri, gertatu bezain laister informatu ez izanagatik, hain zuzen ere. Talde ekologistek duten informazioaren arabera, petrolerak izandako isurketetan, ez ditu larrialdietarako zerbitzuak jakinaren gainean jarri, bizilagunek isuri orien usaina edo efektuak nabaritu ostean egindako kexak jaso arte. Gainera, eta bertako bizilagunek behin baino gehiagotan ezagutzera eman dutenez, jarioen antzemate sistemek ez dute funtzionatzen. petromask

Eusko Jaurlaritzak ezarritako zigorrean argi utzi nahi izan du gertatutako jarioa ez dela arriskutsua izan inongo momentutan ez ingurugiroarentzat ezta pertsonentzat ere, eta gaiaren inguruan ‘alarmarik’ ez sortzea eskatu du, baina aitzitik, ez du isurketa horren osagaien berri eman nahi izan. 2014Tik petrolerak Kanpo Larrialdietarako Plana dauka martxan, bertan gertatutako istripu batek izan ditzazkeen ondorio larriengatik. Halaber, turutek ez dute inoiz jo Petronorren, behin baino gehiagotan suteak, isurketak edota leherketak gertatu badira ere.

Zentzu honetan, talde ekologistek konpromezua eta seriotasuna eskatzen diete agintariei eta bide batez, politikak aldatu eta baita errekin fosiletan oinarriturik ez dagoen beste modelu energetikoa sustatzea ere.

+ Ikusi komunikatu osoa hemen

Sinatzaileak:

  • Asociación Ecologista Kima Berdea

  • Asociación de Vecinal Turruntero Elkartea

  • Meatzaldea Bizirik Ekologista Taldea

  • Ekologistak Martxan

  • Gure Energia (Eredu Energetiko Berri Baten Aldeko Plataforma)


  • Twitter
  • Facebook