Herri denda: Bilboko herri mugimenduen azoka

 

herri2015Badator Herri Denda!

Abenherridenda2015duan sartu gara iadanik, eta kultura, hausnarketa eta konpromisoaren
zale direnentzat, hitzordu garrantzitsua gainera datorkigu. Durangoko
azokaren ostean, Black friday eta gabonetako ofertak alde batera utzita,
kaleak argizatzeko dirua xahutzeko beharrik gabe... Badator Zirika!
Herri gunera, bilboko kolektiboen Herri denda!

Baina... Zer da herri denda? Herri denda Azoka bat da, topagune bat,
kolektiboek ditugun materialak eskaini, besteenak ikusi eta
elkarrengandik ikasteko erabili dezakeguna. Herri mugimenduaren lana
diruz sustatzeko aukera, arropa politenak eskuratzekoa, liburu eta diska
berezienekin gozatzekoa...

Hiru astez (Abenduaren 14etik Urtarrilaren 5era) Zirika! Gunean
(Erronda, 12) aurkituko dituzu, besteak beste, gerren aurka, planetaren
alde, internazionalismoan, presoekiko elkartasunez, sorkuntza librean,
feminismotik edota komunikazioan lan egiten dugun taldeen materialak.
Ireki atea eta sartu bilboko Herri mugimenduaren azokara!

 

  • Twitter
  • Facebook