HONDAKINAK ERRAUSTEA EZ DA IRTENBIDEA…

INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNEAN, OZEN ETA ARGI adierazi nahi dugu: badaude hondakinak kudeatzeko beste sistema batzuk, osasunarekin eta ingurumenarekin bat datozenak. Eta hori ez dugu guk bakarrik esaten. Europako legeriak ere horixe esaten du; balorizazio energetikoa ahalbidetzen duen errausketa, Hondakinen Tratamenduaren jerarkian azken aurreneko lekuan kokatzen du, zaborra hondakindegira bidaltzea baino hobea, baina nola ez prebentzio eta birziklapenaren atzetik. Jatorrian bilketa selektiboa egiteak % 60tik gorako birziklapen-kuotak (%80 Gipuzkoako herrietan) lortzeko aukera ematen duela erakusten duten hainbat esperientzia egon dira. Kasu horretan, errausketa ez litzateke inondik ere beharrezkoa izango, eta, gainera, errausketaren bidez, baliabide baliotsu ugari guztiz desaprobetxatuta geratuko lirateke. Iritzi berekoak dira errausketa zalantzan jartzen duten azterlan eta txosten medikoek ere, minbizien eta askotariko gaixotasunen intzidentzia areagotu egin dezakeelako.

OSASUNA ETA INGURUMENA EZ DIRA NEGOZIAGAIAK. GURE AGINTARIEI ESKATZEN DIEGUNA DA PREKAUZIO IRIZPIDEA APLIKATZEA, HAU DA, KALTEA EKIDITEA, BALDIN KALTE HORREN ZANTZURIK EGON BADAITEKE.

ZABALGARBI, Bizkaian dagoeneko 10 urtez martxan egon den erraustegia, ez da jarraitzeko moduko eredua:

  • Hondamendi ekonomikoa izango litzateke, ez balitz izango elektrizitatea sortzeagatik primak jasotzen dituelako (18 milioi euro inguruko urtean). Zabalgarbiren elektrizitate-ekoizpenaren % 30 baino ez da lortzen hondakinak erraustetik; gainontzeko % 70 gasa erreta ekoizten du, baina ekoitzitako elektrizitate osoagatik jasotzen du prima. Zer esanik ez, primak gure zergetatik ateratzen dira, eta esku sasipribatuetara doaz, jabetza sasipribatukoa baita Zabalgarbi.

  • Jardueran egon den 11 urteetan, milioi erdi tona zepa ekoitzi ditu (eta 70.000 tona inguru errauts toxiko). Horien arriskugarritasun-analisiak ezbaian daude, gainera hondakindegi ez egokietan isuriak izan dira, inpermeabilizaziorik gabeko guneetan.

  • Oraindik ez da inpaktu epidemiologikoari eta osasun inpaktuari buruzko txostena argitaratu, martxan jarri eta 10 urtera egin behar den hori. Bitartean, Ingurugiroaren Bigilantzia Planak Zabalgarbiren inguruan 2015ean eginiko txostenak, erraustegiaren inguruko flora-laginei egindako analisietan, arseniko-maila nabarmen areagotu dela erakusten du, erraustegia ireki zenez geroztik.

  • ZABALGARBI inongo eztabaidarik gabe inposatu ziguten, aurkakotasun handia zuela, bai auzokideen aldetik, bai osasuna eta ingurumena babesten duten erakundeen aldetik. Inposizioa ez da bidea.

Eta 11 urte hauen ondoren, BIZKAIAREN BIRZIKLAPEN KUOTA % 40 INGURUKOA DA. ZABALGARBIK ez dio mesederik egiten birziklapenari, ez ekoizten ditugun hondakinen murrizketari, ez eta materia organikoa selektiboki bildu eta konposta egiteko ere. Zabalgarbik, beste edozein erraustegik bezala, baliabidea erre egiten du eta balorizazio materiala ekiditen.

Hori dela-eta, 11 urteko esperientziaren ondoren, behin eta berriz diogu ezinbestekoa dels osasuna eta ingurumena arriskuan jarriko ez dituzten hondakinen kudeaketa-sistemen alde egitea, hau da, JATORRIAN BILKETA SELEKTIBOA EGITEAREN ALDEKO APUSTUAN OINARRITZEN DIREN SISTEMEN ALDE.

Gipuzkoako errausketaren aurkako mugimendua EZETZ esaten ari zaio ERRAUSTEGIARI, EZETZ INPOSIZIOARI, BAIETZ BILKETA SELEKTIBOARI ETA BAIETZ ZERO ZABOR MAILA LORTZEARI.

Hemendik, gure babes eta elkartasun osoa. HONDAKINEN ERRAUSKETARI STOP!

Ekologistak Martxan Bizkaiaren Hondakin Batzordea

  • Twitter
  • Facebook