Ekologistak Martxan pozik agertu da Iparraldeko 5 aktibisten askapena dela eta

Erakunde ekologistak bere babesa eta elkartasuna adierazi nahi die aktibistei. Taldearen iritziz, Euskal Herriko bake-prozesuak bizi duen geldialdia dela-eta, Espainiako eta Frantziako Estatuen arreta modu sinbolikoan eta indarkeriarik gabe erakartzeko asmoa ezin da jendea atxilotzeko arrazoia izan.

Ekologistak Martxanek bere babesa eta elkartasun osoa adierazi nahi die, biolentziarik erabili gabe eta aurretik publikoki eta modu gardenean ezagutzera eman zuten ekintza bat aurrera eramateagatik , joan den abenduaren 16an Frantzian atxilotuak izan ostean, azkenik aske utzi dituzten aktibistei, nahiz eta oraindik ere zenbait kargu egozten zaizkien.

Aktibistek hedabideetan adierazi zutenez: “Erakunde armatua (zeinarekin ezerk ez gaituen erlazionatzen ) eta hausnarketara gonbidatu nahi dugun Estatu baten arteko bitartekaritza papera hartu dugu… bakea lortzeko baliagarria izan daitekeelakoan gure erantzunkizunak hartzea erabaki dugu. Horrexegatik zera proposatu diogu ETAri, bere armategi militarraren suntsiketaren erantzunkizuna gizarte zibila hartu delazala. Hartutako konpromezu guztiak modu publikoan eta gardentasunez egitea aukeratu dugu. Norbanakoen inplikazioa, demokraziaren kezka eta biolentzia eza dira konpromezu hauen ardatzak”.

Gure ustez, Euskal Herriko bake-prozesuak politikaren aldetik bizi duen geldialdia dela-eta, Espainiako eta Frantziako Estatuen arreta modu sinbolikoan eta indarkeriarik gabe erakartzeko asmoa ezin da jendea atxilotzeko arrazoia izan. Aktibistek eurek onartua zuten errepresioa jasateko arriskua, baina, gure iritziz, ez dago inolako justifikaziorik, ekintza hori adierazpen-askatasunaren eta indarkeriarik ezaren mugen baitan gauzatzen denean.

Ekologistak Martxan erakunde ekologista, bakezale eta antimilitarista da, gatazkak bide ez biolentoen bitartez konpontzearen aldekoa.

Ekologistak Martxan

  • Twitter
  • Facebook