Garoñako zentral nuklearra betiko ixtea exijitu dute ehundaka pertsonek

Gaur, hainbat talde ekologista, sindilkatu eta alderdi politikoek elkarretaratzea eta giza katea egin dugu Bilbon, Garoñako zentral nuklearra betiko itxi dezatela eskatzeko.

EAJ eta PSOEri zera esijitzen diegu: Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren behin betiko itxiera eta eraistea, Estatuko Gobernuarekin egiten dituzten negoziaketetan LEHENTASUNEZKO eta ATZERATU EZINEZKO puntua izan dadila.

Laburpen bideoa:

Argazkiak

Deialdia egin duten taldeak: AAVV Bilbao, CCOO, Desazkundea, Eguzki, EH Bildu, EHNE Bizkaia, Ekologistak Martxan, Energia Gara, Ernai, ESK, Equo, Ezker Anitza, Garoñaren kontrako Foroa, Goiener, Greenpace, Gure Energia, LAB, 15M Bizkaia, PAH, PCE-EPK, Podemos, steilas, Sagarrak, Udalberri.

  • Twitter
  • Facebook