Elkarretaratzeak Iberdrola aurrean, Garoña ixtea exijitzeko

Bizkaiko Garoñaren Kontrako Foroan bat egiten duten hainbat talde ekologista, gizarte mugimendu, sindikatu, alderdi politiko eta bizilagun elkarteek elkarretaratzeak antolatu dituzte gaur Iberdrolako bulegoen aurrean Barakaldo, Basauri, Bilbo, Durango eta Algortan. Helburua, Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren behin betiko itxiera eta eraistea prozesuan enpresa honek duen erantzunkizuna bere bezeroen aurrean salatzea izan da.

 

Bitartean, Iberiar Mugimendu Antinuklearrak (MIA) Kongresuan hurrengoa eskatu du: Garoñaren behinbetiko itxiera, gainerako zentralak epe laburrean izteko egutegia eta etorkizun nuklearrari buruzko eta aktibitate altuko hondakin nuklearren inguruko debatea egitea.

Elkarretaratzeak errepikatu egingo dira gaur arratsaldean eta, horretaz gain, Gasteizen giza-katea egingo da Arabako Foru Aldundian 19:00etan.
Elkarretaratzeen ARGAZKIAK

Elkarretaratze Deialdia
  • Twitter
  • Facebook