Mezu antinuklearra Iberdrolako lasterketan sartu da

Garoñako Santa Marian gerta litekeen istripu nuklearraren aurrean egindako simulakroak  izan duen parte-hartze arrakastatsua kontuan hartuta, Garoñaren Kontrako Foroak Iberdrolaren jarrera aldaketa modu positiboan baloratzen du. Simulakroaren jarraipena erabatekoa  izan da eta guztiz jendetsua.

Hala eta guztiz ere, Foroarentzat Iberdrolak hartutako neurriak ez dira nahikoak eta hori isladatu nahi izan dute bapatean lasterketan modu baketsuan sartu diren hainbat pertsonek. Pertsona hauek Garoñako Santa Mariaren behin betiko itxiera eta eraispena eskatu dute Garoñaren Kontrako Foroaren izenean. Izan ere, benetako istripua gertatzekotan, gizakiongan eta ingurumenean izango lituzkeen ondorioak ikaragarrizkoak izango lirateke. Istripu nuklear baten aurrean, dena ez da izango abiadura eta prestakuntza kontua.

Garoñaren kontrako Forotik, norbanako eta instituzio publikoak oligopolio energetikotik deskonektatu eta energia berriztagarrietako kooperatibetara pasatzera animatu nahi ditugu, eredu energetiko garbi, etiko eta berde baten alde eginez.
  • Twitter
  • Facebook