“Lindanoaren fabrikazioa eta erabilera. Pozoitze iraunkor eta isil baten kronika” TXOSTENA EUSKO LEGEBILTZARREAN AURKEZTU DUTE HAINBAT TALDE EKOLOGISTAK

  • EAEn, hainbat hamarkadaz ekoitzi izan da lindanoa. Ekoizpen horrek kudeatzen zaila den karga toxikoa utzi du aski ezagunak diren hainbat tokitan: Barakaldoko Oiola urtegian edo Zadorra ibaian, Vitoria-Gasteizen, besteak beste. Substantzia horren ekoizpen-prozesuak eragindako hondakin-kopuru handiaren kudeaketa opakua izan da, eta, kasu ugaritan, zabarkeriazkoa.

  • Bizkaian, Barakaldoko, Amorebieta-Etxanonko eta Erandioko hiru fabriketan ekoitzi zen HCH-lindanoa: Insecticidas Condor, BilbaoChemical eta Nexana S.A. Hiru fabrika horiek eta Transportes Bonbin enpresa zuzenki lotuta daude lur azaleko nahiz lur azpiko urei eragin dieten kontrolik gabeko HCH-lindano isurketekin. Isurketa horien kutsadura pairatzen ari gara gaur egun ere, hondakinak leku batetik bestera inolako kontrolik gabe garraiatu zituzten eta.

  • 2015. urteko ekainetik, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) lindanoa “gizakientzako kantzerigeno” gisa sailkaturik dauka. Hain zuzen, 1. taldean dago, toxikotasuna frogaturik daukaten industria-prozesuen eta konposatu kimikoen taldean.

    TXOSTENA irakurri

DEO, Oiolako urtegiaren deskonexioaren aldeko plataformak, Zadorra Bizirik taldeak eta Ekologistak Martxanek, lindanoak gure erkidegoko zoruetan eta uretan eragiten duen egoerak kezkaturik, Eusko Legebiltzarra bisitatu dute, legebiltzar-taldeei informazioa bertatik bertara emateko eta “Lindanoaren fabrikazioa eta erabilera. Pozoitze iraunkor eta isil baten kronika” txostena aurkezteko. Txostena Ecologistas en Acción konfederazioak egin du. Erakundeon helburua da Eusko Legebiltzarraren arreta gai honetara erakartzea da, eta gogoraraztea Europar Parlamentura egindako azken bisitan talde guztiek, salbuespenik gabe, hartutako konpromisoa, alegia, elkarrekin lan egitea, konponbideak aurkitze aldera.

Espainiako Estatuan HCH ekoizten hasi zen lehenengo enpresa EAEn ezarri zen. Insecticidas Cóndor SA, merkataritza-enpresa 1944an sortu zen Barakaldon (Bizkaia). 1960an, enpresa bitan banatu zen. Enpresetako batek Insecticidas Cóndor izena erabiltzen jaraitu zuen, baina 1966an ekoizpen-jarduera Amorebieta-Etxanora (Bizkaia) eraman zuen, eta han jardun zuen 1985 arte. Beste enpresak, Standard Química izenekoak, Barakaldoko instalazioetan jarraitu zuen. Azken enpresa horrek finantza-arazoak izan zituen, eta bere aktiboak Cielmar España sozietatera eraman ziren, bi urteren buruan Bilbao Chemicals izena hartu zuena. 1987an jarduna bertan behera utzi zuen, talde ekologistek eta administrazioak egindako presioen zioz; izan ere, isurketa kutsakorrak gertatzen ziren behin eta berriz, enpresa horren baitan. 1952an, Nexana S.A. Erandion kokatu zen; jarduna 1982an eten zuen.

Administrazioari egiten dizkiogun eskariak

Gaur, dei egin nahi diogu geurea den Eusko Legebiltzar honi, gaurko eta geroko belaunaldien babesean aitzindari izan dadin, eta inplikatuta dauden herri-administrazio guztiak (udal administrazioak, autonomia-erkidegokoak, Estatukoak nahiz Europakoak) koordina ditzan, arazo larri hori konpontze aldera. Horretarako, ezinbestekoa deritzogu honako jarduera hauek gauzatzeari:

  • Arazoari modu bateratuan aurre egitea.

  • Lindano-hondakinak isuri diren toki guztiak lokalizatzea eta era egokian karakterizatzea.

  • Eremu kutsatu guztien osoko garbiketa bermatzea.

  • Giza kontsumorako ura ekoizteko hargune desegokitzat jotzea konposatu organiko iraunkorrek eraginiko ibaiak eta eremuak.

  • Halako kutsatzaileek eragindako eremuetako biztanleek jasan duten esposizioa ebaluatzea

  • Gertaerak ikertzea eta kutsaduraren eragileei dagozkien erantzukizunak (penalak, administratiboak eta politikoak) eskatzea.

  • Aipatutako jarduera horiek gauzatzeko behar diren aurrekontu-sailak izendatzea.

  • Gardentasuna eta etengabeko informazioa bermatzea, bai eta egoera honen jarraipena egiteko eta konponbidea emateko interesa duten antolakunde guztiek (ekologistak, sozialak, bizilagunenak) parte har dezaten ere.

  • Europako jarduera koordinatua bilatzea, bai deskontaminazioari buruzko ezaguerak trukatzeko eta ikerketa eta garbiketarako funtsak mobilizatzeko garaian, bai lurzoruak babesteko Europako arau-esparru baten alde lan egiteko garaian, lurzoruen kutsaduraren arazoari era egoki eta koherentean aurre eginda, lurzoru horiexek izaten baitute uren gaineko eragina.

Prentsaurrekoaren BIDEOA Ikusi

PODEMOSeko Iñigo Martinezen adierazpenen BIDEOA

BILDUko MIkel Oteroren adierazpenen BIDEOA

Eusko Jarularitzako PP taldearen adierazpenen BIDEOA

Ekologistak Martxanen bozeramaile Javier Vázquezen adierazpenak:
“Zehaztutako puntuez aparte, badakigu lindano-hondakinak Espainiako hainbat tokitara garraiatu zirela, eta kasu askotan ez da ezagutzen ez isurketen kokalekua, ez metatutako hondakin-kopurua, ez isurketa zer-nolako baldintzetan gauzatu zen. Horrexegatik aurkitzen ari dira konfederazio hidrografikoak lindano-aztarnak ia Espainiako Estatu osoan sakabanatuta dauden nahiko ur-lasterretan.

Chemical eta Nexana enpresak eta Transportes Bonbin zuzenki lotuta daude lur azaleko nahiz lur azpiko urei eragin dieten kontrolik gabeko HCH-lindano isurketekin. Isurketa horien kutsadura pairatzen ari gara gaur egun ere, hondakinak leku batetik bestera inolako kontrolik gabe garraiatu eta nahi izan zuten tokietan isuri zituzten eta”.

Duela gutxiko kasu batzuk badaude, oso larriak, oraindik ere konponbide asebetegarririk gabeak, Oiolako urtegiaren kutsadura, kasu, inguruetako abelburuen produktuak kontsumitzeko arriskua dela-eta”.

Ángela errekaren eta urtegiaren inguruetan hainbat abeltzaintza-ustiapen daude, eta abelburuek sarritan edaten dute hango uretatik. Horrek arrisku handia dakar bai haientzat, bai abelburu haien okela, esnea edo eratorritako bestelako produktuak kontsumituko dituzten pertsonei. Izan ere, HCH biometatze eta biohanditze handiko konposatua da”.

Isuri horien eta beste batzuen kokapena misterio bat da oraindik ere, eta horrek azpimarratu egiten du behar-beharrezkoa dela egoera honi behin betiko aurre egitea, ingurumen-herentzia hori errotik kentzeko. Aintzat hartu behar da oraindik ere egoera honek ez dituela behar bezalako erantzukizun penalak, administratiboak eta politikoak ekarri”.

Ecologistas en Acción konfederazioa Espainiako Estatuko 300 talde ekologistak baino gehiagok osatzen dute. 1998ko abenduan konfederatu ziren.

Sortze-data: 1998ko abenduaren 9a

Mota: GKE

Kide-kopurua: 34.000

Esparrua: ekologismo soziala

Egoitza zentrala: Espainia, Madril; Marqués de Leganés 12

  • Twitter
  • Facebook