Hasankeyf bizirik, Ilisu gelditu elkarretaratzea Bilbon

Gaur, irailak 23 Tigris ibaia eta Hasankeyfen defentsarako mundu mailako bigarren ekintza eguna dela, Bilbon elkartu gara BBVAren egoizaren aurrean BBVAren aurkako Plataforma eta Kurdistanekin Elkartasun Ekimena osatzen dituzten talde desberdinok. Leloa izan da “Turkiak Kurdistan suntsitzen du, eta BBVAk diruz laguntzen du – Stop Ilisu!” eta ohizko “BBVA Hiltzaile-a”.

Bilbon bezala, elkarretaratzeak eta protestak beste 15 lekuetan gertatu dira, Hasankeyf eta Silemani barne, eta Iraken (Najaf eta Bağdad), Europan eta AEBn: Roma, Brighton, Ginebra, Berlin, Hamburgo, Frankfurt, Hannover, Munich, Kaspach, Viena eta Port Townsend (Washington). Bartzelonan ere antolatuta zegoen baina hango egoeragatik bertan behera geratu zen.

Esanguratsuena Hasankeyf-en bertan gertatu dena. Bertan, Hasankeyf Bizirik ekimenako ekintzaileekin eta bertakoekin batera, Kurdistaneko hamabi erakundeen eta Istanbulen sortu berri den Hasankeyf-eko Boluntarioak izeneko koalizioaren 50 erakundeen ordezkariak egon dira. Estatuak agindutako larrialdi-egoera ez da oztopo izan hauek guztiak elkartzeko eta protesta egiteko, “Hemen gaude Hasankeyf eta Tigris ibaia defendatzeko, eta horrela, bizitza defendatzeko!” lelopean.

Hasankeyf herria, turkiar estatuaren menpe dagoen Kurdistanen kokatzen da, Herri hau, BBVAk finantzatzen duen Ilisuko urtegi mega-proiektuaren eta instalazio hidroelektrikoren mehatxupean aurkitzen da, Proiektu hau eztabaidagarria izateaz gain, aurrekaririk gabeko “suntsipen handiko arma kulturala” izan liteke. Hiriaren %80a,300 aztarnategik osatutako ondare arkeologikoa bere osotasunean eta 200 herri inguru urtegiaren azpian desagertuko lirateke. Urtegiak 11.000 miloi metro kubikorekin Turkian hobekien mantendutako Erdi Aroko herri honetako aztarna bizantziar eta otomandarrak ur azpian utziko ditu, 75.000 pertsonen desplazamendua eraginez.

2015eko irailean, Hasankeyfen aldeko mundu mailako ekintza eguna ospatu genuen eta protesta egin genuen pertsona eta erakundeen aurkako errepresioa ez da gelditu. Are gehiago, okerrera joan da, egun bizi den gatazka armatua erabili izan da errepresioa handitzeko. Abuztuaren erdialdetik, zitadela beharrezko baimenik gabe eraisten hasi zirenetik, protestak handitzen joan dira bai Kurdistanen baita Turkian ere, Hasankeyfek 12.000 urteko antzinatasuna duen ondare arkeologiko eta kultural izugarria dauka, bakarra Ekialde Hurbilean eta natura inguru paregabean kokatzen da, Tigris ibaiaren ondoan. 2017ko maiatzean bederatzi monumentu arkeologikoen birkokatzea gauzatu zen, Zeynel Beyren hilobia hain zuzen ere,

Proiektu hau BBVAk finantzatzen du, GarantiBank bankuaren %50aren jabe da, Akbank banku turkiarrarekin batera finantzatzaile bakarrak direnak. Irudi etiko eta arduratsu bat eman nahi badu ere BBVAk ingurunean eta jendartean eragin handia duten hainbat proiektu finantzatzen ditu, Ilisukoak bezalako hainbat urtegi besteak beste, Suntsipen kultural zein naturala ekarriko duen proiektu honen aurka agertzea ezinbestekoa da. Hamar milaka pertsonen sufrimendua eragin eta enpresa eta BBVA bezalako banku, lur-jabe eta gobernu zentralari bakarrik eragingo baitio onura ekonomikoa.

Bestalde, urtegi polemikoak Orain dela bi hamarkada Turkiak eginiko urtegiek eta ondorioz uraren erabilpenak eragindako liskarrak areagotuko ditu. Siria eta Iraken ur sarrera baldintzatuko baitu, gabeziak sortuaz.1978an Hasankeyf ingurua lehen mailako toki arkeologikoa izendatua izan zen Turkian. Ikerketen arabera, Hasankeyf eta ondoko Tigriseko bailarak UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatzeko eskatzen dituen 10etik 9 irizpide betetzen ditu. Eskaera turkiar gobernuak ezeztatu zuen ordea, Ilisuko proiektu hidroelektrikoarekin jarraitu ahal izateko. Pasaden urtean Europa Nostrak Hasankeyf aukeratu zuen Europako mehatxupean dauden 7 toki kulturalen artean.
Urtegiaren lanek modu ilegal batean darraite, baina baita proiektuaren aurkako borroka eta erresistentzia ere sutsua izaten darrai. Mundu mailako egun honetan, zein besteetan Europako, munduko eta batez ere Kurdistango beste erakunde askorekin bat egiten dugu proiektua gelditzea, etxe kaleratzeak bertan bera uztea eta ingurukoak berkokatzea exijitzeko. Bilbon, BBVAri eskatzen diogu bereziki, duen ardura zuzenagatik, utz dezala proiektua eta lagundu dezala hau geratzen. Instituzio europear zein tokikoei neurriak har ditzatela eskatzen diegu beste egoera batzuetan ere egin izan den bezala, hala nola, Balfour Beatty Erresuma Batuan 2001, Alemanian, Suitzan eta Austrian 2009an.

Salba dezagun izadiaren oroimena. Salba dezagun Hasankeyf!!
BBVA kanpora Ilisu eta Kurdistandik!!
Ilisuko proiektu hidroelektrikoaren gelditzea Orain!

 

  • Twitter
  • Facebook