Hazkundearen mugak eta transizio ekosoziala (2017ko ekoeskola)


Iruñeko Ekologistak Martxan-ek Ekoeskolaren ideia berreskuratzen du hazkundearen mugak eta trantsizio ekosozialaz hausnartzeko

Gure jendartearen egoerak eta bizi ditugun garaiek kezkatzen gaituzte, eta beraz, gauzak aldatu nahi ditugun pertsonak gara. Horregatik, lehen urratsa dugu informazio jasotzea interesatu eta arduratzen gaituzten gaien inguruan. Hauxe da arrazoia Ekoeskola berriro ere martxan jartzeko.

Ekologistak Martxaneko kideok uste dugu ziklo historiko baten aurrean gaudela eta horrek behartzen gaitu gauza asko berpentsatzera. Zentzu honetan,  2017ko Ekoeskolan hazkundearen mugak eta trantsizio ekosozialez mintzatuko gara. Hona hemen prestatu ditugun hainbat aukera.

ERAKUSKETA
“Hazkundearen mugak”
Azaroaren 14tik 28 ra, Iruñeko San Pedro Ingurumen Hezkuntzako Museoa
12 panelek osatzen dute erakusketa. Helburua da krisi energetikoa eta ingurumenezkoari buruz kontzientzia hartzea. Valladolideko Unibertsitatearen Dinamika eta Energia taldeak, Entrepueblos-ek eta Ecologistas en Acción-ek prestatu dute erakusketa.  Iruñeko Ekologistak Martxan-ek eguneratutako erakusketa aurkezten du, euskaraz eta  erdaraz. Panelak hobeto ulertzeko bi gidatutako bisita izanen dira: azaroaren 14an euskaraz eta 21ean, erdaraz, 18:30tik 20:00era. San Pedro Museoan izan ondoren, erakusketa hau kolektibo zein eskolen eskura egonen da; beraz erretserbatu nahi duenak idatz dezala ondoko helbidera irunea@ekologistakmartxan.org . Aldi berean, erakusketa eskuragarria egonen da PDF formatoan Nafarroako Ekologistak Martxaneko blogean.
Erakusketak hainbat gai jorratzen ditu modu dibulgatzailean: energia eta materialen mugak, sostenigarritasuna, kolapsoak, energia berriztagarriak, biomimesia eta deshazkundea. Hauek guztiek egungo bizi eta kontsumo ereduaren alternatibak iradokitzen dizkigute. Hiru pertsonaiek gidatzen gaituzte paneletan zehar, hirurek bizitzaren aurreko hiru jarrera erakusten dituzte: “Hiritartasuna”, baliabide mugatuen jakitun eta kontzientzia kritikoaren gosez; “Lotia”, denetaz paso egiten duena; eta “Pentsamendu bakarra”, egungo pentsamolde neoliberalen isla.
Gure sistema ekonomikoa mugarik gabeko hazkundean eta naturaren etengabeko hustiapenean oinarritzen da. Bide hau hartuta, gure zibilizazioak ezinbestez topo eginen du natur baliabideen agorpenarekin, eta ondorioz, krisi ekologikoarekin. Ezinbestekoa dugu trantsizioa beste mundu baterantz, erregai fosilen menpekotasunik gabe, ingurumen krisia   eta klima aldaketaren ondoriorik txarrenak sahiestu nahi baditugu.

HITZALDIA
“Trantsizio ekosoziala: trantsizioa mundu sostenigarri baterantz”
Luis González Reyes
Azaroak 16, 18:30etan, San Pedro Museoan
Luis González Reyes Zientzia Kimikoetan dotorea da eta Ecologistas en Acción-en kide. Formakuntza eta Ikerkutzan aritzen da ekologismoa eta pedagogiaren inguruan. Hainbat unibertsitateetan kolaboratzen du. Bera da gaitasun ekosozialen zeharkako garapenaren arduraduna FUHEM-en hiru eskoletan. Makina bat liburuen egile eta koegilea da. Haien artean En la espiral de la energía azpimarratuko genuke.

HITZALDIA
“Tokiko erresilientzia eraikiz krisi garaietan”
Juan del Río
Azaroaren 23an, 18:30etan, San Pedro museoan
Juan del Río (http://juandelrio.net) Trantsizio Sarearen koordinatzailea da ( www.reddetransicion.org ) eta Guía del movimiento de transición liburuaren egilea. Trantsizioan prestatzaile ofiziala da eta Ecohabitar Institutuaren irakasle taldearen kide. Tailerrak diseinatu eta dinamizatu ditu gai ugariren inguruan: trantsizioa, sostenigarritasuna, komunitate sostenigarriak, deshazkundea, ekonomia alternatiboa eta permakultura soziala, dinamika partehartzaileak,…Haren motibazioen artean bi azpimarratuko genituzke: proiektu sozioekologiko berritzaileak eta eraldatzaileak sortu eta bultzatzea  eta erresilientziaren berreraikuntza  modu sostenagarrian denboran zehar.

PROIEKTUAREN AURKEZPENA
“Udalerriak trantsizioan”
Azaroaren 24an, 11:30etan, Kondestable Jauregian
Juan del Río eginen du aurkezpena. Municipios en transición (http://www.reddetransicion.org/municipios-en-transicion ) Trantsizio Sarearen proiektu bat da. Proiektu honek apostu egiten du administrazio publikoarekin batera lan egiteko, indarrean diren ekimenak eta beste kolektiboak bilduz, beti ere, tokiko erresilentzia sortu eta garatzeko aktiboak diren udalerriekin. Besteak beste, agroekologia, tokiko ekonomia, energia berriztagarriak, gobernantza eredu berriak eta parte hartzea. Proiektu hau 2016an martxan jarri zen ondoko herrietan: Argelaguer (Girona), Carcaboso (Cáceres) eta Orendain (Gipuzkoa).
Proiektuaren aurkezpena udal, kontzeju eta mankomunitateen ordezkari zein teknikarientzat da, eta publikoarentzat irekia da.

IKASTAROA
“Nola hasi trantsizioa”
Azaroaren 25 eta 26an, Artiedan
Arterra Bizimoduk ( http://arterrabizimodu.org ) antolatzen du ikastaroa eta Juan del Río dinamizatuko du. Ikastaro esperientziala eta parte hartzailea izanen da. Bi egunetan trantsizio eredua arakatzeko aukera izanen da: alde batetik kanpoko trantsizioa arlo sozialak eta ingurumenezkoak landuz; eta bestetik, barneko trantsizioa, arlo psikologikoak eta emozionalak jorratuz. Ikastaro honek ikuspegi sistemikoa eskeintzen du era askotako tresnak emanez eta trantsizio ekimen berriak sortuz parte hartzen dutenen artean.
Izena emateko: arterrabizimodu@gmail.com

  • Twitter
  • Facebook