Azaro ekologikoa Lizarran

Aurten berriz ere, Ekologistak Martxan Lizarrerria taldetik jarduera ezberdin batzuk antolatu nahi izan ditugu XIX. Azaro Ekologikoa-Noviembre Ecológico jardueren barnean kokatuta, gaur egun gure bizitzaren ingurune-, sozial- eta kultura-arloetan eragin handia dituzten gaiei buruzko argibidea emateko, hausnarketarako eta eztabaidatzeko.

Berdintasuna, senidetasuna eta ekologia da aurtengo edizioari eman diogun izenburua. Jardunaldi hauetan zainketen ekonomiari buruzko hausnarketa eta eztabaida kolektiboa egiten jarraitzen dugu.

Azaroaren 11n, larunbatarekin hasiko gara, Lizarrako Mendizale Elkartearekin lankidetzan, Los Llanos Kultur Gunean “Cantabrico” fima-dokumentalaren proiekzioarekin.

Azaroaren 17a, ostirala, 19:00etan, Estella-Lizarrako Liburutegi Publikoan eta Estella-Lizarrako Udaleko Berdintasun Arloarekin lankidetzan, Patricia Merino izanen dugu gurekin, “Maternidad, Igualdad eta fraternidad” liburuaren egilea. Egileak feministatzat dauka du bere burua eta hazkuntzaren eta zainketaren lana azpimarratu nahi du gizarte mailan.

Liburuak hiru zati ditu, lehenbizikoan, ASKATASUNA, aldarrikatzen du hazkuntzak askatasun galera ekartzen duela emakumeentzat, eta berdin eragin beharko zuen emakumeengan eta gizonenengan. Eta galera horrek emakumeen gaineko menderatzea dakar. Nahi dugun gizarteari buruz hausnartu gura du, horretan pertsonen ongizatea erdigunean kokatu beharko bailitzateke. Bigarren zatian, BERDINTASUNA, gurasobakar familien gehitzeari buruz hausnartzen da eta horrek duen eragina ugalketaren eta hazkuntzaren antolaketa sozialean.  Eta hirugarren zatian, SENIDETASUNA, errealitate horiei irtenbidea eman nahi zaie eta Europako beste herrialdetan gai hauen inguruko politikak aztertzen dira; egileak dioen bezala, amek eta haurrek ezin dute jarraitu patriarkalismoaren zama bizkar gainean eramaten.

Azaroaren 18an, larunbata, 13:00etan, Estella-Lizarrako Santiago plazan “Jatorra” eta “Txandrio IV. sariak emanen dira; urtero ematen diegunak inguruarekiko praktika onak edo txarrak egiten nabarmendu diren elkarteei edo erakundeei.

Jatorra” saria praktika onei, Ega Bizirik elkarteak jasoko du, guztiona dena zaintzen eginiko lanagatik eta Ega ibaiaren eta eskualdeko akuiferoen alde egindako mobilizazioa eta zainketengatik. Zehazki “Viana eta Jurramendiko Mankomunitateko Erribera urez hornitzea” izeneko Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren aurka eginiko erresistentziagatik, Jurramendiko Mankomunitateak berak sustatua.

Txandrio” saria praktika txarrei “Espainiako Gobernuko Defentsa Ministerioak” eramanen du, Las Bardena bezalako natur parkea eta biosferaren erreserba erabilera militarra den tiro-esparrutzat erabiltzeagatik. Montejurra tiro-eremu bezala militar erabileragatik (Estella-Lizarrako udalerria) eta munduan bakea ez sustatzeko daraman etengabeko politikagatik.

Azaroaren 23an, osteguna, 19:00etan, Estella-Lizarrako Liburutegian, Estella-Lizarrako Udaleko Berdintasun Arlotik datorren jarduera bat sustatuko dugu. Genero Indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren barnean antolaturiko ekitaldien barnean, Edith Perez Alonsorekin, ekologista, medikua eta giza eskubideen aldeko aktibista eta boluntarioa Greziako iheslarien esparruetan, Gerratik ihesean dabiltzan eta iheslarien esparruetan bizi diren emakumeen eta haurren egoera sakonduko dugu.

LIzarrako Ekologistak Martxan-Ecologistas en Acción de Estella

1978-2018

Asamblea Ecologista de Tierra Estella

https://ekologistaklizarrerria.wordpress.com/

https://es-la.facebook.com/EkologistakLizarrerria/

 

  • Twitter
  • Facebook