Ekintza salaketa BBVAren Akziodunen Batzarrean

Gaur, 2018ko martxoaren 16an, ostirala, BBVAren Akziodunen Batzarra dela eta, BBVAren aurkako Plataformako ekintzaile batzuk, ekintza bat egin dute “gerra hemen hasten da” lemapean gerrarik ez! banderolak erakutsiz. Ertzaintza eta BBVAko segurtasun zerbitzu pribatuek ekintzaileak bota egin dituzte, gero atxikitu eta identifikatzeko.
BBVAK armagintzaren industrian inbertsiorik handienak dituen bankua espainiarra da, 3.000 milioi euro bideratzen ditu askotariko armak ekoizten dituzten enpresen finantzaziora. Arma horiek gerra desberdinetara esportatzen dira, eta han erabiltzerakoan milioka lagun erailtzen dituzte eta indarrez deslekuratuz ere mundu osoan zehar.
Gerra hemen hasten denez hemen gelditzera behartuta gaude.

 

  • Twitter
  • Facebook