Zoriontasunaren Nazioarteko Eguna. “Zoriontasuna kontsumitzen al dugu?

Zer esaten digute batez beste egunero ikusten ditugu ia 280 publizitate-iragarkietan? Iragarleek zin egiten digute kontsumo-gizarte honetan parte hartzerakoan zoriontasuna lortuko dugula, baina egia al da hori? Iragarkietan agertzen den zoriontasun edulkoratua harrapaezina da, baina posible al da zentzuzko zoriontasunarekin bizitzea gure moduko kontsumo-gizarte batean?

Sagarrak-Ekologistak Martxan elkarteek erosketarik gabeko eguna sustatu dute urte askoan zehar, bai eta kontsumoa ulertzeko zein bizitzeko modua zalantzan jartzen duten kanpaina ugari ere, eta, hain zuzen ere, kontsumo-ereduaren eta zoriontasunaren arteko konexioa aztertzen dute.

Ekologistak Martxan taldeak inguruarekin errespetu handiagoa duen eta konstruktiboagoa, kolaboratiboagoa, bidezkoagoa eta zuzenagoa den gizarte bat eraikitzea proposatu nahi du Zoriontasunaren Nazioarteko Egunean.

Kontsumitzailearen Nazioarteko Egunean planteatu nahi dugu ea kontsumoak benetan balio duen zoriontasuna lortzeko edo kontrakoa eragiten duen. 

Batez beste, gurean 10.000 objektu pilatzen ditugu, eta indio navajoek, aldiz, 236 baino ez dituzte. SERGE LATOUCHE

Ez gara kontsumitzen duguna, baina kontsumitzen dugunak izango garena markatuko du

  • Twitter
  • Facebook