Ecologistas en Accion-Ekologistak Martxanek urteroko Bandera Beltzen txostena aurkeztu du

Behin ere, Ecologistas en Acción-Ekologistak Martxanek kostaldeko ingurumen egoera neurtu du. Bandera Beltzak 2018 txostenean estatuko kostaldeetako egoera larrienak aipatu ditu. Probintzia bakoitzeko bi bandera beltz ezarri dira eta Euskal Herriak ere eraman ditu bereak. Gipuzkuako kasuan, kutsaduraren ondorioz Mijoaren egoera txarragatik eta kudeaketa txarrean Donostiako Metroaren proiektuagatik. Bizkaian berriz, plastikoen ondoriozko kutsadura eta Bilboko Portuaren kudeaketa eskasek eraman dituzte bandera beltzak.

Honela, bi bandera mota ezartzen zaizkio probintzia bakoitzari, bata kutsaduraren ondoriozkoa eta bestea kudeaketa eskasaren eraginez kalteturiko kasuei. Bi arrazoi hauek kontuan izanda sarituak izan beharko liratezkeen kasuak ugariak dira. Hala ere, egoerak sintetizatze aldera, garrantzi handiko bi kasu hautatzea aukeratu da, Euskal Herriko egoerari dagokionez.

Bilboko Portuko proiektua aurretiaz saritua izan den egoera bat da. Honekin, horrelako egoerak salatzen jarraitu behar dela aldarrikatu nahi da, baita horrelako proiektuek izan ditzaketen ondorio larriak goraipatzea ere. Horrelako ekintzek sor ditzaketen kalteak konpondu edo arintzeko alternatibak sortzea ere beharrezkoa da.

Itsasertzean aurki daitekeen ekosistemak balore izugarria dauka, batzuentzat balore hori babestu beharreko ondasun bilakatzen den bitartean, beste batzuentzat aldiz balore ekonomikoa besterik ez da izaten. Honen ondorioz gure inguruneak deuseztatu eta turismo masiboaren alde dauden gobernuak areagotzen ari dira, politika hauek ekartzen dituzten kalteei inolako garrantzirik eman dabe; hondakinak, fauna eta landaretzaren desagerpena edota baliabideen urritasuna besteak beste.

Txosten honen helburua ez da turismoak ekar ditzakeen ondorio larriak salatzea, hala ere, arazo honek beste faktore batzuekin batera gure hondartzetako urak kaltetzen dituela aipatu behar da. Era berean, garrantzitsua da gure itsasertzeetan pilatzen den hondakin kopuruaren inguruko hausnarketa egitea. Udal askok ez bait dute arazo larri hauen aurrean konponbidea jartzeko baliabiderik.

Txosten osoa irakurri (gaztelaniaz)

  • Twitter
  • Facebook