Pertsona Ez Ehiztariaren karneta eskuragai

Ehiza denboraldia astear dagoen unean, Ekologistak Martxanek Pertsona Ez Ehiztariaren karneta aurkeztu du. Ingurumena errespetatu eta bertako animaliekin elkarkidetzan bizi diren pertsonei zuzendutako karneta da.

Dokumentua ehizaren lobbyaren aurka dagoen edozeinik eskura dezake. Praktika honen aurka gaudenon eskubideak defendatze asmora.

Espainiar estatuan guztira 332.000 ehiztari federatu eta 800.000 lizentzia daude. Ehiztari bakoitzak lizentzia bat baino gehiago izan ditzakenez, guztira espainiar estatuko biztanleriaren ehuneko 0,7 eta 1,4ak ehizatzen duela uste da.

Beraz biztanleriaren zati oso txiki baten jarduerak, biztanle osoaren ongizatea baldintzatzen du.

Ekologistak Martxanek argi utzi nahi du praktika honek gizartearen bizitzetan duen eragin larria; bai etxeko animali edota basatiengan, baita ingurumenean egiten diren gainerako ekintza desberdinetan ere. Horri aurre egitea beharrezkoa da, horregatik talde ekologistak martxan jarri berri du aipaturiko karneta. Helburua era baketsu eta errespetagarrian natura eta ingurgiroa babesten duten pertsonak biltzea da.

Karnet honek pertsona ez ehiztari moduan identifikatzeaz gain, pertsona ez ehiztarien erregistrora sartzea ahalbidetzen du.

Karneta eskatzeko, erresgistroan izena ematea beharrezkoa da, baita argazki bat bidaltzea ere. Horrez gain karneta jasotzeko beharrezkoak diren argibideak emango dira. Karneta jasotzeko ez da beharrezkoa izango Ekologistak Martxan taldeko bazkide izatea eta honen igorpena debalde izango da.

Ekologistak Martxan taldeak ehizaren aurka dauden pertsona guztiak gonbidatzen ditu karneta atera dezaten. Animaliekiko errespetuzko harremanaren alde egiten duen orok izan beharreko karneta baita. Honez gain, talde ekologistak administrazio desberdinen aurrean eta ehizaren kontra aritzeko funtsezko erreminta dela uste du, animalien alde borrokatzen dugunon elkartasunaren adierazle.

 

  • Twitter
  • Facebook