Produktu ekologikoak kontsumitzeak minbizi arriskua gutxitzen du

Ikerketa Pariseko Epidemeologia eta Estatistikarako Sorbonne zentruak, Osasunerako eta Ikerkuntzarako Erakundeak, Ikerketa Agronomikorako Erakundeak eta beste hainbat eragilek egin dute, eta berau Jama Internal Medicine aldizkarian argitaratu da.

Ikerketa burutzeko honako galderari erreparatu diote: zein harreman dago elikagai ekologikoak kontsumitzearen eta minbizi arriskuaren artean?

Elikagai ekologikoak ongarritze sintetikorik eta pestizidarik gabe ekoizturikoak dira.

2009 eta 2016 urteen artean egindako ikerketak, 68.946 bolondres bildu zituen eta bertan agerian geratu zen produktu ekologikoak kontsumitzen zituztenek minbizia izateko aukera gutxiago zutela.

Bolondresen %78a emakumeak ziren eta ikerketa hasi zen unean bataz beste 44,2 urte zituzten. Emakumeek 16 produktu organiko jakinen kontsumitze maiztasuna zein zen argitu zuten (frutak, barazkiak, esnegainak, sojazko produktuak, haragia, arraina, arrautzak, lekaleak, ardoa, zerealak, txokolatea, azukrea eta marmelada besteak beste).

Pariseko Epidemiologia eta Estatistika zentruko Julia Baudry medikua izan da ikerketa honen egilea eta bere hitzetan:

Gure emaitzek adierazten dutenez, produktu ekologikoen kontsumoak minbizia izateko arriskua gutxitzen du”

Arriskua bereziki menopausia osteko bularreko minbizian eta orokorrean gainerako linfoma motetan gutxitzen zen, produktu ekologikoak kontsumitzen zituzten pertsonengan.

Dieta ekologikoa, osasun publikoaren estrategia

Geroz eta ikerketa gehiagok erakusten dute produktu ekologikoen kontsumoaren eta minbizi arriskua gutxitzearen arteko harremana.

Ikerketak dioen bezala:

Gizartean produktu ekologikoen kontsumoa bultzatzea minbiziaren arriskua gutxitzeko estrategia bilakatu daiteke”

Produktu organikoen kontsumoa ezin da gutxi batzuen aukera izan, gizarte osoaren eskubide bezala ulertu behar da.

Agintariek ulertu behar dute osasun publikoaren gai baten aurrean gaudela

Errealitatean berriz, estatuan nekazaritza arloan toxiko ugari erabiltzen dira. Espainiar estatua da toxiko gehien erabiltzen dituen europar herrialdea. Gure elikagaiak pestizidaz beterik daude eta horrek zuzenean eragiten du gure gorputzean.

Plagizida gehien duten elikagaiak zeintzuk diren jakin nahi? Hemen 10 kutsatuenak,Directo a tus hormonas 2018txostenaren arabera:

  • Twitter
  • Facebook